Aingeru amurrutua
Rafael Alberti
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Odolezko ateak dira,
gorrotozko eunkiak,
asarrezko eurite, itxasoak.
Esan, zer egin nizun nik
zu orrela ieikitzeko?
Zure ats garratz orrekin
nire aingeruak erreteko?
Aizkora ta oñeztuak
alperrik niretzat.
Ez gau iskillozkorik,
ez aize leialik.
Ioka autsirik
lotua nakarzu
nerea eztan zure argira,
borobiltzeko.
Zure argi minkatz garratzera,
iñork koxkik egiten ez diona.
|