Etxeko arriak
Jean Arp
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Arriak erraiak dira
ori dek ori
arriak aize enborrak dira
arriak ur adarrak dira
aoaren zelaian dagon arri gañean
ezur bat exeritzen da
ori
arrizko abots batek
bururik burura
oñik oñera
aragia bezela arriak minberatzen dituzte
bere amargarren izamenetik
arriak odeiak dira
dantzaka bere irugarren sudur gañean
ori dek ori
arriak igurtzitzen diranean
atzazkolak sustarretan etzaten dira
arriak belarriak dituzte
iateko ordu berbera
buru gañean bidetzen dan odeian
egizko sudur bat dago etzanik
begiradatako atzazkolak izamen sustarrak igurtzen dituzte
arriak oartu ta odei gañetan dantzatzen ari dira
ori dek ori
belarriak sudurretan etzaten dira
irugarren arria aizearen aragia iaten ari da
bigarren arriak oñak iaten ditu
ori dek ori ori ori
ezurrak sustarretan geratzen dira
buru gañetan oñak dantzatzen diranean
atzazkolak arrietan etzaten dira
orduak igurtzika
ori
erraiak mortxakak dira
izatasuna arteza da
aragiaren adarretan dantzatzen diran oñak
begirada minbera bat daukate
ordu-erraiezko begirada bat
izatasun zelai gañean oin bat ipintzen du
ori dek ori ori ori
sudurrak belarriak aoak buruak oñak arriak dira
|