L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 I-II Bakardade (1968-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Urte aroak bere izarratz

ta laguntzalleak

 

Jean Arp

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

Zu ondo urdiña zera bai ene udaberri

zu etzera ez gaizki atera

udatearentzat askozaz okerrago berak

ateratzen ezpaditu kontuak

ots dagie ille-orde muskerrak

ze ordu da

udara da laurden gutxiago

izarrak bere gorantzaren aria azkatzen ari dira

billustuz beren larrosa lizunak

egunen orratzak uztailla erakusten dute

ara emen berriz negua naiko berandu nun datorren

elurra bezin zurbil dan gizon bat bizkarrean arturik

neguaren egunoroko udate ondorenetan erori dana

anitz udatek itzultzen dute lauki biribil berdiña

astelen oro negua da

neguak erdibitzen ditu txuria beltzagandik

ta zati banandu bakoitza kutxilla zorrotz baten

azpian uzten ditu era berean

nagusiak bere mustar lurrintsuetan lo dagon bitartean

beltz akeitetxean sortzen dan izkillotsak ez du esnatzen

ezta bekoki illunezko iratxoen gañera

aurten goiz erori dan elurrak ere

bularretako mallak lertzen diranean

ta egun izentatuak bere txorrotak irikiz

giza-orrien olatuei bere iauziak egiten usteko

gu txiki-txiki biurtzen gera

ta iñurrien illeta taldeai iarraitzen diegu

irazeki bat eskuetan degula

aterki ostendupeetan

iateko ostenduak udazkenaren antz urria dauka.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.