Psike'ri leloa
John Keats
euskaratzailea: Beiztegi'tar Ion
Oi Urtzi! entzuinaz neurtitz marketsok, isi
Ezti ta oroi maite bidez lauskituak,
Ta ire zadorrak eres bear au azketsi
Naiz iri soilik izan belarriratuak:
Gaur ames bat egin dot nonbait, ala ikusi
Egodun Adi begi esnatuenegaz?
Basoan nenbilala sorgor ta ausnar-iausi,
Ara nun, zentzungetzen nintzala uste-ezaz,
Gazte eder bi neurkizan, etzinda biak-bat
Osto-lili dardaren sapai ozenpeko
Bedartzan, ta an igaron, sasitzan galtzeko,
Ibai usmagaitz bat:
Lili nare, sustar-otz, usain-begi, urdin,
Zidar-zuri, ta pipil Tiri'tar artean,
Bedar oetuan etzazan arnas zilin;
Besoak, bai egoak, besarka batean:
Ezpanak ukutzen ez, ezta agurka baiña,
Esku-leun loak-edo etzanda ba'leukaz,
Ta len-laztanak barriz ugaltzeko aiña
Ortzgorri maitasunan goiz-begi berakaz:
Mutila, ara..., zera;
Nor baiña zu, oi uso zori-zoritsua?
Bere Psike bera!
Oi atzenen iaioa, ederrez don gaindu
Olinpiar mailadi ostendu osoa!
Pebe'ren izarbela sapar-barren dundu,
Ta Artizar kutuna baiño ziratsagoa;
Danon gaindik eder, naiz txadon naiz lil-orriz
Oindirik izan ez;
Ez neskuts abesbatzik, erosta pozgarriz
Gauerdiko orenez;
Ez abots, lauta, txistu ez kedats gozorik
Lurrun-ontzi esegiak;
Ez mauno, ez oian, ez goiko-itz, ez berorik
Ezpan-its amets aztiak.
Oi dirdaien! oparientzat belu dala,
Belu baita lira'ntzat, ziñestun itsua,
Ta irel-basa madalak dontsuak zirala,
Dontsu aizea, dontsuak ura ta sua;
Ta gaur-egunok ain urrin izanik zori
Eraspen areitatik, ire egalok dirdiz,
Olinpiar ostenduekin egaz iori,
Iakustanaz, ta abes, nere begion argiz.
Nadin bai ire abesbatz, ta erostaz ari
Gauerdiko orenez;
Baita abots, lauta, txistu, ta ire kedats gozo
Lurrun-ontzi esegitik;
Ire txauno, oian, goi-erantzun, ta bero
Ezpan-its amets aztitik.
Bai, neu non ire apaiz, ta daraikiñat gaur
Txadon bat, nere gogo latzin baztarrean
Or gogai ostotuak, min gozoon atzen-aur,
Lerren ordez surmurtsu dagonaz aizean
Urrinez urrin biran zugaitz saldo itzalak
Mendia iantziko ione labarrik labar;
An, aize-bigun, ta lats, ta zori, ta erlak,
Lamin oldeiz etzinak urrumaz loakar;
Ta gentza-zabal onen barren bigunean
Irezkinduko deunat txadon gorrizka bat
Garun arrastarien lili-sarepean,
Murgoiz, tilinez, ta izar izengez erabat.
Apeta baratzaiñak asmatu etzñak,
Naiz lili azten iardun erne ezetz bardiñak
Ta iretzat gogai ilunak irabazten iakin
Atsegin gozoa,
Ta leioan gau-zuzi bat sartu al-iadin
Maitasun beroa!
Oarra. Keats'ek berak esan ei-eban bein, olerki au egiterakoan naikoa lan izan ebala, lenengoz bere olerkaritzan. Itxuraz, era biko agerpenak nai izan ebazan emen abestu: Lenengo olerkia bera egitearen gora-berak, ta gero giza-maitakeria eta gogo-maitasuna alkar izan daikezala agertu.
|