L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 I-II Bakardade (1968-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Neure izeneko goi-aingeruari otoitza

 

Migel Anjel Asturias

euskaratzailea: Igotz

 

Goi-aingeru maitekor,

zure ostean, neure eriotz-ordua.

Eutsi egiozu! Zoriontsu naz!

Igaroten ez eiozu itxi, Goi-aingeru sendo.

Burrukatu zeure ezpateaz, il eriotza.

Argia ipiñiko dozu aren aurka,

Goi-aingeru ezkutuzko,

edo askatasun batua, bera baita

gain doguzan nausikerietatik txarrena,

illunenetarikoa. Zure izar argiak

jagon bei nire loa.

Bildurgarri yat gaua. Gau-aldian, izan be,

etorri daiteket ixil-ixil, izate barik,

begiak niri beti-betikoz iztera.

Neure izeneko Goi-aingeru,

ez naiala, otoi, inguratu

neure eriotzeao unean

gizon izanaren asarreak.

Igortzi zeure ezpataren sugarra

neure azurretan. Argia izango naz barnetik,

eta arek esango dau: Ez naz igaroko!

Eta igaroten baldin ba'da,

gizona ikusiko dozu eriotzeaz

burruka latzean, besoz beso.

Saiatuko naz, bai, ari koraiña kentzen,

eta ari begiak sar-azten; ikusi naiala

etsai biurturik, azur argitsu

ta gorizko zuraje egiñik.

Ats-artu daian, arnasa dautsot sartuko;

bere mututasuna itxi ta autor daiala

zergaitik dagiskun kalte,

ta ba-daiteke nik mosu emotea.

Bere illotza mosutu bear da, iñostazun,

neure egunetako Goi-aingeru orrek;

ordun, baiña, neure erio izango ta ez iñorena,

nigaz burrukan egin dauana,

nik mosu emon ta koraiña kenduko dautsodana.

Bitartean, zaindu nagizu, arren,

ordu ez mende eztan ordutik,

orain eta orduan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.