Eta illargia?
Leon Felipe
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
Osiñean gorde zuten.
Erromantiku eoskor aiek
ontzurre bat sakelean bezela
iñork ez ostutzeko, osin
barrenean sartu zuten.
Eta, gau osoan bi nekosta
zelaketan egondu ziran.
Bi nekostak eunki baten
gau osoan zelatu zuten.
Baño alper-alperrik, alperrik izandu zan,
gaubela guzti ori alperrik izandu zan.
Egunabarra iritzi zanean,
Eguzkiak besoak iaso zituzan
ta, mendi gainetik bere arpegi
parrez lertuakin
oiuka,
agertu zan esanaz:
Lapurtu egin dute, lapurtu egin dute, lapurtu!
|