Itxaropenerako deia
Altzarte
Iñoz be ez neban jakin
zer egiten zenduan zuk
or zure berinezko gaztelu barruan
sartuta.
Zoriontsu bizi ziñala, uste neban nik,
or zure urregorrizko gaztelutorre eder orretan.
Baiña zure gaztelu orren
lorategitik
ibili dan aizeak
esan deuste
zure barruko
ezkutua:
bein be ez ei dozu euki
atsegiñik eta pozaldirik.
Zergaitik
etziñian
zabaldu
Itxaropenaren
deira?
Alan da guzti be,
ez uste izan
beranduegi danik
oraindiñoko:
Urtero urtero
loratzen da
Udabarria-ta.
|