Urte berrian
Olabeaga'tar Iñaki
Inpernu ugari aztertu ta gero
Beatriz ondoren degu ibillia;
il-zapi zear gizon-komeriak,
Dante'k goraipatu zitun gar-bero.
Gizon erri-xumeko griña ero,
laztankeri ta arropuzkeriak,
Balzac zitun on-ondo ikusiak
sakon, ziur zelatuz egunero.
Apeta batean kide geranez,
Balzac illun, Dante argi izpitsu
batu ditu gizonak, zorionez.
Urte berri bat degu gure aurrez,
gizon-komeria dagigun deuntsu,
gure bizia itxuretik gordez.
|