Menperatuen didarra
Aurraitz
Erri leunari odol gardena dario,
larreikeriak egin-zauri latzetatik.
Zuzentasunik ezak, begiramen barik,
mundurik erdiari negar daragio.
Erri menpetuaren semien didarrak
egin bedi, ozenki, or zear oiartzun.
Nekez illen gomuta betorkigu lagun:
Ezbaitira aztuteko jazarrien lanak.
Maitakuntzik ezaren zelai odolduan
Erio'ren lorratzak zuzentza-eresi.
Zigortuen zidorrak ots goibela esi:
Ekaitz illuna dabil gure eguratsean.
Ondo-bizien lerak jokera epela;
aberatsen eukiak ankerkeri-iraupen.
Gogailarien lanak oneintzat zoro-oben
Indar bakarrarentzat lokarria zala.
Goi ta beeko anaien batasuna eder,
burukeriak itxi etxea dau galtzen!
Goikoak emondako izakera ondatzen:
Itxi ba-daigu ezin geroaren esker.
Menpetzaille ta giztxar, biotz-urri, anker,
gorroto eta iskilluz erail, jo ta oldar.
Besteak ein ba-daie giza-legez indar,
buru-gogor, ezikaitz, il-bear ta oker.
Egun latzon aroan ba-dogu nun jardun:
Izkuntzaren arloa eta beste eun kezka.
Ardurabakokeriz ba-dadigu joka,
buruntzik ez daiteke koldarrentzat iñun.
Odolaren deiari uko dagiona
ezpedi gizartean agertu betargi.
Bearkun betetzailleek bekokia garbi:
Illunpeko egiñak ba-dabe itxarona.
Sutauts-sunda ta odol, baitegi ta zigor,
biotz apurtuentzat bizitze garratza.
Zuzentasun-indarra ezkutuan datza
Guzurrezko bakea gizartean elkor.
Menperatuen griña nai-nun azke-zale:
Ezin bizi daiteke gizatasun baga.
Zigor nai neke ekintzan ari dana, artega,
bide zuzenez dabil, bake arriratzaille.
|