|
Etorri ta joan
B. Gandiaga
Etorri ta joan doa
sortu-ala soiñua,
aldeaz bat, ixilduz.
T'entzumena ba-dago,
adi ta zur, geldi,
izan dan a et'orain
yoran bat baizik ez dan
izan a irrikatuz.
T'entzumena ba-dago,
adi ta zur, geldi,
ez dan aren geldo
litzaken ixillari.
T'oro da mortu, baiña
uts aretan ba-dantzu
otsa-eza alako bat
oso atsegiña.
|
|