Eun-lautaria
Edna St. Vincent Millay
euskaratzailea: Beiztegi'tar Ion
«Mutil», inostan bein Amak, belaunbeteko nintzala,
«Beartsuen aut soinekoz, piltzarrik be ez iaukadala.
Ez iaukat ezer etsean, ez mutil galtza gaikirik,
Ez aizturrik ebateko, ez ziztatzeko aririk.
Untzogi koskor au eta lauta zar ori besterik,
Ez iaukat ezer», inostan, negar batean asirik.
Udazken asieran au, ta udazken atzena zala,
«Mutil», inostan, «itsura orrek galtz'eustak odola,
Besozpal azaluts orreik soineko zear ebaten.
Goikoak bakarrik iakik, zamarra bat nun lor daiken.
Eskerrak, seme neretzat, ezin iok ba aitak lurpetik
Ikusi nolako itsuran urteten aizen etsetik!»
Udazken atzenean au, negua eldu zanean,
Galtza bikoitzik ez neukan, atorrik bere ez soinean.
Ikastolaratu ezin, ez atadira iolasten,
Ta beste mutil guztiak etse aurretik igazten.
«Mutil», inostan Amatxok, «ator nerekin altzora,
Azur zikiok igurtziz, kuluska bat egitera.»
Ene! Barregarriak gu ordu erditxo betean,
Nere aztal luzangeak lurgain zear tarrasean.
Orra-onaka kulunkan amak abestuz neretzat.
Zoriontsuak gu biok ordu erdi baten beintzat.
Ara ni, mutil aundia, zer esango auzokoak,
Asmatzean era ortan artuko nindula loak?
Negu gogorra ei-zan a, esaten euan erriak;
Erregai gitzi ebilen, aldin aundiko iakiak.
Otso muturdun aizea iuluka zan ate zear,
Aulkiak erre genduzan ta lurrean iarri bear.
Lauta saldu ezinakin zikitzen zail zan aulkia,
Sutarako aundiegi, etsean geunkan guztia.
Gabon gabean otzagaz dardaraz nintzan negarrez,
Loak artu arte negar urte biko aur batek lez.
Gero gauaren erdian oar neuan Ama zutik,
Bigun neri begiratzen begi eder areitatik.
Ta ikusi zelan iarri zan aulkian lauta zarrakin.
Argi bat buru gainean nundik eton be ez ba'nekin.
Ogeirurtedun irudin bat bera be ez zarragoa,
Lauta eukan emekiro galtzarrean irozoa.
Loro mee luze areitan ibiltari azkar atzak,
Eun ta eun ebiltzazala zoragarrizko egintzak.
Ari mordo dirdaitsua, nabari ez arren nundik,
Lautako loroak zear dantzan ebilan bizirik.
Urre-ariak zistuka Amaren eskutartean,
Euna luzekeran azten ta oiala zabalean.
Aur-iake bat eundu euan, osotu orduko bera
Lurrean toloztu eta lotu beste bat euntzera.
Gerrontze gorria urrengo, «Bakalsemeren batentzat»
Ninoan, ba-nekin baina, egina zala neretzat.
Ta galtzak eundu euazan, zasta! esate orduko.
Oskiak eundu euazan ta irutontordun buruko.
Esku-estalki bat be bai, arkondarea atzenean,
Gau osoan eundu euan, isilik otz zan etsean.
Abeskoi zan ekin-ala, ta loroak eresgarri;
Ez iakon abotsik auldu, eten bere ez ari ori.
Esnatzean iarrita zan, atzen artean loroa,
Ogei urtedun irudin bat bera be ez zarragoa.
Ezpanetan irriparra, buru-bira gorituta,
Ta esku zuriak lautan eriotzak izoztuta,
Ta bere alboan ziran bakalgai baten soineño,
Sapairaino gainezkatzen, neuretzat neurri beteko.
|