Bederatzi puntuetan
antolatutako bertso banaka batzuk
Joakin Aldabe
Bedatzi puntutako
bertsotan trakets naiz.
Eziñ niteke ibilli
bide ontatik maiz.
Lantegi au zait neri
zalla ta oso gaitz.
Ez det nik, ez, baliyo
izateko apaiz.
Buru gogor arkaitz,
tertellu ni banaiz,
geniyo txar ekaitz,
gozo gabe zurkaitz.
¡Amaitu det bertsua
nola bait garaiz!
Bertsuen txapelketa
eman da aurtengua.
Ez naiz bertan izana,
¡ni gizajua!
Urrutitik bakarrik
det nik aditua.
Bere gora-berakiñ
nago txoratua.
Ainbat itz neurtua,
jator moldatua
ongi elkartua
bazan loratua.
Eztizko ibai aretan
negon sartua.
Zuazkit, zu, muduz mundu
bertsok aizatzera,
ta etorri ala brastan
erakustera.
Ez, ene; ez det doaik;
ez ni lan ortara.
Dar-dar nago bildurrez;
nuan nire etxera,
nere gel txokora,
bakartasunera,
ixilltasunera,
illuntasunera,
sosegon zerbait lumaz
argiraztera.
O zuek bertsolariya
derrepentekuak,
zuekiñ daude erriya
ziaro erotuak.
Jo eskubi, jo ezkerrera
beiñ ere ez nastuak;
zenbat ta geigo jardun
ainbat trebetuak,
nun nai billatuak,
beti txalotuak,
gora altxatuak,
ikuituz zeruak.
Euskal bertsolariya,
bai, maitatuak.
Au de Euskal Erriyen
bat-bat jeikiera.
Ikusten degu Eguzkia-
ren jaioera.
Tiratzen ditu gendek
su gar beruara.
Gora zagun biotzez
zoragarri Euskera.
Bere epelera
ta bere girora,
goxotasunera,
estu laztanera,
ekarri, urbildu danak
maite lanera.
Lengo bertsolariya
iñoiz ez aztuak.
Orainguak zaituztet
gogoratuak.
Gero ere izango dira
aundiz sonatuak,
denak izan zaitezte
ongi ondratuak,
lorez koroituak,
nun nai aitatuak,
maiz-maiz berrituak,
gora aupatuak.
Urre-zillar letretan
beti agertuak.
|