L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1964 III-IV Udazkena (1964-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Olerti Eguna

 

        Beti lez ospetsu ta barru-bero jaitu zan Larrea'n aurtengo Olerti Eguna. Urrillaren 12'an izan zan, iragarrita egoanez. Egualdi zakarrari bizkar emonik, Euskalerriko olerkari ta poesi-zale geienok emen giñan.

        Amaiketan meza nagusia, N. Etxaniz apaizak itzaldi egoki beroa egiñik: Andra Maria'ren amatasuna goratu eban, Euskalerri osoaren Ama izan zeitela eskatuaz.

        Gero sariak banatu ziran.

        Ona sarituak: Liriku saillean, Muniategi'tar Sabin, bere «Olerkariarena» izeneko lanagaitik; poema saillean, Ugarte'tar Martin, bere «Belaun giroen olerki ixilla» izeneko lanagaitik; eta bertso-sorta saillean, Enbeita'tar Balentin, bere «Zarautz'ko» ta beste bertso barriakaitik. Egilleak irakurri ebezan euren poesi sarituak, entzuleen poz-betegarri.

        Gero bazkari-legea, kanta ta bertsoz gozatua. Arrastian, barriro be geure batzar-lekura biurturik, Jon San Martin'ek egin euskun itzaldi mamintsua entzun genduan. «Olertiaren jantzia nundik sortzen dan» artu eban gaitzat. Au ez dator, jakiña, «azalaren ederretik, muiñaren goitasunetik baiño». Aurrena eztala azaleko neurri ta dotoretasunari begiratzea; sarri ontara geiegi lotzeak, olerkiaren indarrari kaltea ekartzen dio. Olerkiak, gaiñera, zerbait esan bear du, ta zerbait au gaurko ta aldi bakoitzeko kezkak ematen dio olerkiari bere balioa.

        Itzaldia amaikeran sortu ziran onako eztabaida ta itaun erantzunak, bakoitzak bere uste ta pentsamentuak azaldurik. Azkenerako guztiok batera giñan puntu garrantzitsu onetan: Nor olerkari onena? Olerkiak «muin ta azal jator jazten» ebazana; onetxek dagi lanik ederrena. Beste barik, datorren urterarte agur egin geuntson alkarri.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.