Zelan gizon izan
Rudyard Kipling
euskaratzailea: G. Manterola
Zure inguruko guztiak burua galtzen doazanean, eta orren
Errua zuri ezarrita be, zeure burua zaindu al ba'dozu,
Gizon guztiak zure ezpaian dirala, baña euren ezpaia aintzat
Artuta be, zeure buruagan ustea euki al ba'dozu,
Itaarotez aspertu barik, zuk itxaron al ba'dozu,
Ala zure aurka guzurka diarduenean, guzurrik esaten ez ba'dozu,
Ala gorrotatzen zaituenean, gorrotatzen ez ba'dozu,
Eta, alan da be, onegi agertzen ez ba'zara, eta itzetan yakitunegi,
Ames egin al ba'dozu, eta, amesak zure nausi ez biurtu,
Oldoztu al ba'dozu, eta oldozkunak zure elburu ez biurtu,
Garaitza ta Zoritxarrari arpegi emon al ba'dautsozu,
Eta guzurti biok bardiñatzat artu al ba'dozuz,
Zuk esan dozun egia, zantzail batzuk, burubakoak arrapatzeko
Sare biurtuta ikustea, jasan al ba'dozu,
Ala zeure bizitza eskiñi dautsezuzan gauzak, lurr-jota ikusi
Arren, lankai mailatuakaz barriztatzeko makurtzen ba'zara;
Zure irabazi guztiak pillatu al ba'dozuz,
Eta galdu ala gorde guztia jokatu,
Eta galduta, asieratik barriro asten ba'zara,
Eta zure galtzea egundo be ez aitatu,
Zure biotz, kirio ta giarra guztiak, antxiñatik indarrak joanda
Gero, zeure txandea betetara biartu al ba'dozuz,
Eta aurrera jarraitu zugan ezer ez dagoanean
«Eutsi»! diñotsen guraria baiño,
Gizosteari itz-egin al ba'dautsozu eta onean jarraitu,
Ala Bakaldunakaz ibilli, gizon lauakaz arrtu-emona galdu barik,
Eta ez adiskide kutunak ez arerioak kalterik ezin egin al ba'dautzue,
Gizon guztiak zugan ustea ba'dabe, eta iñok be ez larregi,
Zuk irurogei iroireneko minutu zorrotza zeure lanagaz, bete al ba'dozu.
Lurbira zeurea da, eta bertan diran gauza guztiak be bai,
Eta ondiño geiago, zu Gizon izango zara, ene seme.
|