L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1964 I-II Etorkia (1964-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Txingarrak

 

Ugarte'tar Martin

 

 

I

 

Auzo-eliz batean

(gauza bat itxusia)

animen argiz zegon

olio ontzia

gabero agortze zan

botaal guzia.

Apaiz ogipuskutzak

oro gaitzesia,

eliz-zaiarendako

errita bizia.

 

Gutxi-gora-berako

onek bazekian

zurrupatzaille aura

zer izan zeikean.

Ain zuzen gau berean

apaldu ostean,

sakristaua gorde zan

koru sapaldean.

 

Gaberdi osteratsu

kukil zegoela,

ontz mardoa zetorren

oyuz beriela,

ain nabarmen olio

egarri zuela.

Gilikaraz jarri-be

poza zeriola.

 

Aldare nagusian

Mikel Aingerua,

egazkoa ain zuzen

bere ingurura.

Begi biak itxiaz

antziak tirua!...

Batekin iru txori.

Zer misteriua...

Ontza elbarritua,

Santuai egoa,

t'erdibiturik utzi

iñolaz burua,

irudiak oinpeko

zeukan deabrua!...

 

Eliz-zaiak zirauan

koru ezkutuan,

organo jotzalleak

zekan jarlekuan.

Eta txoria oyuz

ara-onakoan,

argi-mutillak joaz

zebillen laukoan,

ta eiztari ziztorra

zerbait zalazkoan,

noiz ta nora jetxiko

itxaroz zegoan.

Nun geldituko eta...

ber-bere kaskoan!

 

Begibakarra baizan

lendik sakristaua,

ta atzamarrak sartuaz

betazal barrura,

geroz gelditua zan

oso itxutua.

T'errian zabaltzean

berai gertatua,

ao-batez zioten:

«Jaunan kastigua»!

 

 

II

 

Aate bat ara-ona

eder urgañean,

errotaren azpian

zegon osiñean.

Ezkallu izu-bera

ar-txullo illunean,

aatearen begipe

gorde eziñean.

 

Azalkeriz konponketan

esaneko arri gura,

aate anker gosetiak

txoil ziotzan belarrira

—Zertan ago ezkutuan

ezkallutxo izubera?...

Lotsakizun izango aiz

irten ezik ur-mamira.

 

Eder natxin ur gañean

i ainbatsu murgillean.

Beste edozein edo ta geigo,

ibiltari legorrean.

Zerupean berdiñik ez,

egarazko naizenean.

 

Bat-bateko zirimoltz

gaindik ur-jarena,

ta ur-mallaren igas

aate nabarmena

ega-zaplaz piuka

ibaiak barrena,

legorra artu zezan

altzun azkarrena.

Orduan arraitxoak

ixil zekarrena:

 

—Sinistu izan banikan

ire mintzera leguna,

edo ta ire mokotzar ori

lendikan ez-ezaguna...

Nere mami txirdin auekaz

eukaken jaki biguna.

Bañan Jainkoak denontzako

zabaltzen baitik eguna.

 

Noizko gordeak dauzkak

panparroikeriak?

Ur-purrutxa gatikan

ortaño larriak?...

 

           * * *

 

Ainbesteño badituk

eure alderdiak,

oro zoli dizkiat

nik ere nereak!...

 

 

III

 

Labesu dala edo eztala

Matxin'eneko Leontxi,

arta-opilla oretu dezan

ura berotzen darraiki.

Atso area sua zirikaz

su-makur eta burduntzi,

aldi berean pertz illintiak

asarratuak ziurki.

 

—Pertza baldarko ipur-beltz.

Ni gabean i, ezer ez.

Gelatzetikan zinzil or ago

mugitutzeko alperrez.

Irekatikan natxiok emen

erre ta erre oñazez.

 

—Ik, ni, ipurbeltzat nakak?...

Eure burua ikus zak!

Nere azalok beltzitu zetik

ik botatako keatsak.

Bada-ezpada galde akiok

ea zer dizkon gelatzak...

 

Andre goseak eramana du

pazientzia berekin,

ordutaerdi itxaroz eta

urak eztio irakin.

Eskuetako tresnak jaurtiaz

asarraturik suakin,

pertzeko ura irauli ditzo

bere amorrutzarrakin.

 

           * * *

 

Ustez zuzenak izan

gure iritziak,

gaindik dagonak dauzka

beekoen neurriak.

 

 

IV

 

Biak lengusu ziran, Pepi eta Juxta.

—Ori kale-ume zan, ta au mendi-neska—

Ongiña nun biziko, or zeukaten koxka...

Iñori neurri artzen, errezago baita.

 

—Orrela bizitzea

—ziotzan Juxtari—

lanean jai ta aste

gogorra den ori.

Gaztaña, baba beltza,

taloa ugari.

Zerrientzako bazka

dezute janari.

 

Iñoiz jetxitaere

jai dalaz pestara,

gutxiña irten bear

argitan etxera.

Edonork irten leiken

bidean ertzera,

zer gertatuko ere

kontuak atera.

 

Onek amen egiñaz, esan bakoitzean,

arrazoi emanikan itzean-itzean.

Erriko bizikera ongi baizekian,

t'itzetik eldu zizkon bera ixiltzean.

 

—Zuen jaki zirtzillei

zionat bildurra,

oba talo-esne ta

baba-beltz kizkurra.

Gaztaña lodi janaz

(atzera uzkarra).

Ontan ezagutzen den

besa-zain i:darra.

 

Gautxorien bildurrik

eztiñat egundo

t'irtengo balitzaikan

ez niken izango.

Emango natxiokan

lau belarrondoko,

gogoan izan dezan

bestebaterako.

 

Lengusu gazte biak, edukiak ziran,

eztabaida zirtzilla bi ordu iritzian,

alaz erabakia artu eziñean,

lenentan geldi ziran, bakoitza berean.

 

 

V

 

Katu maltzur bat zelatan zegon

moker emana surtara

ate-tarranta noiz nabariko

ta suzaiaren irteera.

Apur batera ate joka zan

auzoko andre Xantora,

ta alik laisterren etxekoandrea

albistarian mokora.

 

Sukalde zaian orpoaz baten

katu zapaillan begia,

gela-ordera luza zitzaion

lenik ongi ikasia.

Abe-buruan sapaldetua

zegon gazta erdikia,

sagu mirriñak janaz zaroan

ia azal ez bestea.

 

Eta katuak bereik zitzon

ikusteakin batera:

—Atzamar auek iri boteaz

orain zetorkit galera.

Sor egin eta amaitu arte

jaten uzteaz ostera...

Sagu ta gazta biok neuretzat;

ta etxekoen eskerra.

 

Ler-zoriz edo sagu gosea

gazta zeatz ondarretan,

ta eiztari piñak ustekabetan

zanpatu zuen gaindikan.

Aurki zan marruz katu gaiztoa

sagutzarra agiñetan,

egin zuena adiraziaz

etxekoandrean oñetan.

 

           * * *

 

...Askotan egi soilla

datzaikigu medar,

bañan gezurra jazten

asma egin bear...

 

 

VI

 

Adiskibide bi trikixtu ziran

eta adiñeko biak,

urte batzuek ikusi gabe

ara-ona ibilliak.

Ao-belarri erabilliaz

bata-besteen berriak,

jatetxe baten kokatu ziran

biak gosez iregiak.

 

Egazti, arrai, arkume erre,

bazegonez jatekoa,

kontu-kontari egingozuten

biak amaiketakoa.

Txekor-saieski lodixko bana

piper-morroz gorritua,

ta osagarri botil ardoa

otxabata erdikoa.

 

Aurrekaldean utziaz laister

neskameak zekarrena:

—Tira, arzak ik—. Ziotzan batek.

—Ez, ez. Edorrek aurrena.

—Baita zera-be... Euri dagokik

eu aizelako zaarrena—.

—Orrela bada...— Ta sarde zorrotza

onek larriarengana,

eta besteak ala ziotzan:

—Bapo egin dek laguna...

Nork zer esango duenakatik

bear ukan lotsamena...

—Edorrek zeiñi elduko izkon?

—Nik zein artu? Txikiñena...

—Argatik ori utzi diat-ba...

ori dek ik nai uana!

 

           * * *

 

Biurkuneak artzen ditugu

iñoiz zuzen bearrean,

beste askotan nabaritzeke

labur-bidez zuzenean.

 

 

VII

 

Axeri zar bat zegon

bide kurutzean,

gau-oskarbi zegon

illargi betean,

kukurio egiñik

ixil gaberdian,

ollar kukurrukuak

nun jaiotzen ziran.

 

Ontan bare narratx bat

nundibait aurrera,

ta axeriak abian

ara zer arrera:

—Bare tzirtzil lardatsu,

(zion belarrira)

beingoan ezaiz joango

naiukan tokira...

 

Eta bare nagiak

patxada ederrean,

erantzuna mokoan

bere txatxarrean:

—Jokatu nai aluka

biok bakarrean,

oñez ta zilipurdiz

emen maldarrean?

Ire aurrez niñukak

narro barrenean,

ire zai kukurio

zubian gañean.

 

Egun txinta utzirik

biak itzemana,

jarri zuten bideetan

jokatzeko dema.

Axeria elduzan

ollakia jana,

irabazi ustetan

izendatu zana.

 

Bare arrastaria

kuzkur bezin mordo,

irrikatzen zegoan

esan ordurako.

Irteera arian

jarri ziranezko,

bareak egin zizkon

isatsean kako...

 

Irten zanekoz baten

pozez erotuta

axeria jarri zan

laukoan korrika.

Iñoiz ariñago ta

ostean erdizka,

noizpein begiratuaz

atzera jirata,

aixa narroratu zan

oro aizetuta.

 

Axeriaren bizkar

ibillita gero,

barea parrez zegon

ler egiteraño.

Isatsetik aldendu

oin-bi atzerago,

ta ala zion lagunai:

—Oraindik or ago?

Ez aldiagu egin

zubigañeraño?...

 

Naiz-ta aundixko izan

eztet ikusi nik,

txatxarraren neurrira

erortzen eztanik.

 

 

VIII

 

Kontxexik biali zun anaiarengana,

ogei urtetan zegon alaba zarrena.

Pesta-bazkarirako deituak zeuden-ta,

zenbatsu jan zezaken aulkoak emana.

 

Nexka jarri zaneko

maian exerita:

erabilli zituan

milla apainketa.

Aza-odolki, okel,

izpi-bi artuta,

txepetxak jan zezaken

ainbesteko mauka.

Albokoak ziotzen

ume-zarren gisan...

Buruan-be esteak

oiditun gaztetan!...

—Zenbait duin sabelaundi

enaiz iñoiz izan,

ta leku geiegirik

eztet erraietan.

Asea zegon antzo

bazkal-ondarretan,

—Geixeago artzan...

—Ezazutela pentsa

lotsaz naizenikan.

—Ezaiz asiko noski

nork zer esango bildur

ta aman esanetan,

goseak iregia

maitiok altxa zan.

 

Nexkak jokatu zuen amaren itzeko,

alaz gogorik etzun birritan joateko.

Etxera gosez joanda ezer ez jateko,

ez ogi ta ez talo iriña iotzeko

legamia jan zuen gosea iltzeko.

 

           * * *

 

galduaz ikasten da bestebaterako!...

 

 

IX

 

«Errota-zar»'go aiton argiak

asto-bi zeukan, agian biak

bat onakatik kentzeko.

Makillak eta zorroen zamak,

urteen buru eskutik joanak.

Gutxikan ere galtzeko.

 

Bat itxu zeukan, sorra bestea,

itxu-itxuan biak saltzea,

burutan ori sartuta.

Peritokira abiatu zan,

bakarrarekin bada-ezpazan,

bera kataitik artuta.

 

Perilekuan sartzearekin,

tratuan zegon ijituakin,

dirutan edo trukean.

Galduorderik oro etzaman,

gaindik obari eman-ez-eman,

lendabiziko putzean.

 

Errotarian asto gaxoak,

gaitz-bi zemazkin lendik sartuak,

zar izate, ta, itxua.

Beren akatsak biak berekin,

konturagabe sartzearekin,

pozez zegon ijitua.

 

Asto pollita eskuz aldatu.

Gazte etzanik ezin ukatu,

ta gorputzez etzan baldarra.

Txit konpondurik azkazal ortzak,

lepa-zurdeak apain ta motzak,

ostean... Begibakarra!...

 

           * * *

 

Etzion makal egin jokua,

begibakarran truka itxua

ijituari sartzeko!

Au, lendikoak zuten esaten.

Nik berriz diot: «Ezta izaten

peri txarrik danentzako».

 

 

X

 

Ardangela zokoan

izkur bi moxkorti

txanpon biren jabe ez

lotsa ere gutxi.

Arteraño edanak

etzirala aski,

neiago zurrupatu

naiko zuten noski,

bañan besteren bizkar

nai zinzurra busti.

 

...—Sos biren jabe ez-ta

berau areago!...

Jokatuko dizkiat

nork diru geiago.

—Auzabal alen orrek

ik diruz zapaldu?

askoren jabe baaiz

dekana azaldu...

—Maigaiñera boteaz

«tapa», erriela—:

Autsi zak orain bertan,

alpertzar al ena!...

Gaur arte ezaiz izan

onenbesten jabe,

t'ez saiatzeezpaiz

aurrerantzean-be.

Gaindik begira zeuden

bi-iru auzabal,

par egiteagaitik

bildu ziran azkar.

Batek eskupetikan

oni erriela,

besteak austearren

duro biribilla,

urrengoak bi, eta,

geroxego iru,

abian bildu zuten

bientzat ain diru.

Zerbait zutenekoan

denak pilletuta,

zenbatzen jarrai zuten

biak bat-banaka.

—Errial bat jarrita

besterikan gabe,

abian egin gaituk

eun ta geigon jabe.

—Ziotzan moskor batek

beste lagunari,

eta onek galdetu

t abernariari—:

—Zerbait pitxer zetuan

orain artekoak?

—Zazpi bakarrik dituk

gaur edandakoak.

—Oto auek beñepin,

lengo zazpirenak,

pitxer batentzat bizi

gelditzen diranak.

 

—Lau laukoz berdintzea

ez alduk obego?

—Atera zak orduan

beste bat geiago...

Ematen uzteakin

amaitu zan pesta,

zorrak zor geldituaz

oraaintzeko ezta.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.