|
Lurra
Egieder
Min dot biotzean. Min!
Kezka zorrotza jabilt
barrua zulatzen.
Ilkor gaisoa iduri,
aurrez dakustan zer au
zoritxarrez galtzen.
Lur lantzeak pozgarri
ziran lenago. Gure
basetxeak, bakez!,
egozan arru, ibai ta
solo arteetan. Antxe,
bizi ziran sortzez.
Zenbat landara mardul
jaio, errotu ta azi
ete maitasunez...?
Euzkal bizi sustraia
irribarrez ebillen
solo ta arru-gaiñez
Euzkal semea etzan
bildurtu lan gogorrez.
Ama lurra maite
eban, Arantza ordez,
lur landuak ametsa
emotson nai beste.
Nun dira gure zarrak?
Zuen izerdi, neke
ta maitasunez ler
ziñen lur onen aldez.
Etxe-jaun ziran gure
asabak. Maite eder!
Mendi egalean ta
ibarrera adi, goizez,
etorkien argi.
Antxe poztuko ziran
gogorik garbienak
alkarren maitari.
Gure lur maitea, oin,
itun zakustaz. Bakar
gelditzen zoaz. Oi!
nora ete doazi
gure gazteak zure
ederra itxita igesi?
Maite gendun lurrak ez
al dau zoragarririk?
Egiz, lantegia
aberatzago ete
basetxe ederra baiño,
ene lur maitia?
Erantzupen itzala!
Badoaz lurrak bertan
laster. Aginpidedun
bera, lugin barik
zarenok, za gozen
lurrekaz azturik?
Erri ta erriburu
itxoin pizkat bidean,
adi bizitzara
Izerdiz landu lurra.
Betiko Itzak esana,
guk, berez, bearra.
|
|