Kanta-itzak
N. Etxaniz
Goi-zale
I
Erreka-zulotan laiñoa da nagusi.
Goazen aldapan gora igesi.
Gaillur argiak zerua ikutzen daude.
Alperrak zuloetan beude.
II
Aide garbi zale,
mendirik-mendi goiaz;
begiak goruntza jasoaz,
Illargi zuria etorriko da gazte,
zeruetako gau-emazte.
TALDEAN:
Gora, bai, bai. mendietako argia!
birietako bizia.
Biotzak zabal, ar ditzagun
baso ta izarrak gure lagun.
Urra
Urra labirulena, urra!
Nere maitea begi-urdin.
Ille-mataza urre-ari,
argiak egin du Erregin.
Etzazu, Maite, uxa,
biotzean daukazuna.
Udaberria gaiñean da.
Eldu da biotzen eguna!
Erriko semeak
Erriko semeak dira
odolaren lege.
Gure zaiñetan dabil,
beiñere eten gabe.
Goazen euskal-semeok,
argi-berri eske.
Ametsak ez du mugarik.
Betor euskal-aide!
TALDEAN:
Eguzkiak zeruetan,
ba-du urre-bide;
eguerdiak dakar
aren argi bete.
Jaunak eman digun bidean,
bildurrikan gabe,
goazen zuzen, jokatuaz,
gure izenaren alde.
|