L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 III (1961-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Juan R. Jimenez'eri euskeratuak

 

Juan R. Jimenez

euskaratzailea: Muxika'tar Luix Mari

 

Neguaren ikuskizuna

 

Nun izkutatu dira,

egun zuri-beltz onen koloreak?

Belardia beltz; ura grix;

zeru lurrak zuri-beltz motelean...

ta uri minberatiak

erromantiku kolore zaar baten galduak...

 

    Bidean dijoana beltz;

loretegian azkona bezin arin dijoan

txori bildurtia, beltz...

    Ixilla bera beltz ta ajatua...

 

    Arratsa makurtzen. Zeruak

ez du gozorik.

Sarkaldean ia itzali itxura duan

oritasun argi, exkax bat... Urrutian,

burni legorrezko zelaia...

 

    Gaua beltz dator,

illeta antzera;

otzik dana, izarrik gabe,

zuri-beltz

egun zuri-beltzaren irudira...

 

 

Udazkenaren ikuskizuna

 

Jazmiña urre-berdexka,

sarkaldea, orde, zaar;

ur urreztuan etzanik dauden

ostoak, ori-beztuta... Urre-eguzkiz

betea biotz ez-ezaguna;

urrez zozo beltza;

Diana etenaren begi itxu

ta bere emearen tristura garbia,

urrez beteak ere.

 

    Arratsa, pitxi eran

kixkaldua dago.

    Aragiaren joan zabarra

ta ametsen jira txoroak,

danak, errege-urrez beteak...

 

 

Zein alaia...

 

Zein alai udaberrian

negu-aragiaren

jantzi eraztea,

arros-adiskidetasun

galdu batean biurturik...

Dana aragi kuttun berriro!

 

    Orain, udazkenean,

zein xamurra

udara gogoaren

aragi eraztea,

orri igar-gogotsuak

adiskidetzaz artuaz...!

 

 

Udazken

 

Eguzki jira-bira argietan

berpizten, argitzen

ari da nere bizi illa.

 

    —Zein usain tristuratia!—

    Ta zutitzen da

—a!, zein gozoro ikusten naizen!—

urrezko jira-biraetan,

osto ori, geldien artean

(nere bizi illa )

samiñezko gar

bukagabe antzera...

 

 

Udazken oria

 

Apirilla, —lore oriz

asea dana—, ba-zetorren...

Erreka ori,

esia, muñoa ori,

umeen kanposantua

ta maiten baratza ori...

 

    Eguzkiak bere argi eroriaz,

nun-nai ori-igurtzia zuen...

A! Urre-lilien artean

ur mee, urreztua;

a! tximeleta oriak

arros orien artean!

 

    Lore-sorta oria

arboletan goora; egunak ere,

urrezko bizi-ernetze artan,

urrez usaindutako

apaintasuna zuen...

 

    Ta... ildakoen ezur artean...

Jainkoaren esku oriak zabalik...

 

 

Illargi bakartia

 

Ixildu zen turuta zorrotza,

ta illargia tristurati dago.

Laiño-mordo mardulak

bultzaka egun-senti berrian...

Zaunka zakur bat,

ta dan guzia,

ezerrezaren amiltegian itotzen.

Illargiak kanpusantu

zaarren bat urreztuko du.

    Gero... txorru (txori) bat

illargiarekin dorre zaar baten gañian...

Iturri bakartian, illargia negarrez.

Ta itxaso bakarra illargi-bete azpian.

 

 

Iturri

 

Iturri aitu ta zaartua,

orain arri bat etzera baizik!

A! Aspaldiko zillar abots ura...

a! iturri garden ta gozoa!

    Txorrua alperrik

dator zure aora...

Untza zintzilika zugandik,

arrebatxo biurri erara...

    Ur-jauregi ajolakabetua,

aitu ziñan nere biziaren antzera

zure leloa ixiltzearren.

Baiña..., —gogapenean kantari dagon

urre-ura irudira—,

arratseko eguzki-ametsetan

dagoz zure azken arnasak!

 

 

Lanbroa

 

Itxas-aizea. Trena gelditu da.

Gelditoki bustiberrian,

arros zoragarri antzera gooraño arratsaldea...

Sarkalde oriaren lanbro gartsuan,

tristurazko kristalitxura lotiak idikitzen dira.

    Lekua liriku, erromantiku amesgabea degu;

iñoiz entzun gabeko kanpaiak gozatzen dute aldia...

Ume kaskagor bezela, biotzak gelditu nai,

naiz joan bearrean izan.

    Baiña, trena gor, badoa...

Ta, aldizka etxe, loretegi,

itzal zorrotzezko ibai berdeen

ondoan gelditzen da.

    Azkenik, bat-batean, bidea biurtzean

urre ta pitxizko dorreak igotzen dira

ametsak bai'liran...

 

 

Gipuzkoa

 

Bagoiaren sapaiak argi-izpi bat dauka,

      —nungoa?—

ta (leioko) kristal lurrindu ta galduak

negar darite...

kanpoan, joan-etorri dabiltzan

argi-itxura artean,

mendi ta itzalak burrukan.

 

    —Egunabarrean, lanbrotan erritxoak;

keeazko belardietan alako amets galdu bat;

ta arkaitz, —ikaragarriak?—, gaiñean ditugu

izugarri, orduaren unean tontorrak itzalduta.

    Trena ez da gelditzen... Argitutako

kristalen atzean,

—xirimiri melankoliar ta nekatiaren zear—

andra lotsati, txoratil ta erdi-erantzi

batek agur dagigu.

Agur! Ta... xirimiria bere izketa aspergarrian.

 

 

Udazken

 

Laiño-mordo alegoriar ta eder batek

—zuri ta grixaz ertzetua—

illunabar geldiaren asperra

apaintzen du arrats itxian.

    Eguzki gogorraren

argi berdin minberatian,

—umeen sentimentu ausian—

zugatz motel ta argal baten

azken osto oriak

zutitzen dira...

    Txorabiozko egun auen oroipena

—samiñezko usai garbia—

erne da, beltz ta argizko naasketan.

    Betira biurturik

begi aundiak; ezpaiñak erdi-zabal,

ta bekoki ximel ta minberatia

eskuen guritasunean pentsatzen...

 

 

Udazken-eresia

 

Urrezko bidean doaz zozoak... Nora?

Urrezko bidean doaz arrosak... Nora?

Urrezko bidean noa... Nora,

udazken? Noruntz, txoriño ta loreak?

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.