«Txori alai» bat kantari
Garitaonandia'tar G.
(Lopategi'tar Joseba Andoni'ri biotzez)
Bizkai baztertxo baten
Urdulitz erria;
«Txori Alai» batek an
egin dau abia.
Kanta-kantari dago
goizetik gabera,
goralduz beti non-nai
maite dun euskera.
Kabi bero onetan
asko batu dira
jai arratsean pozik
joateko mendira.
Eusko-abesti, dantzaz
gozotuz aldia;
irri-barreka daukez
Jainko ta Aberria.
Mutil zoliak dira,
neskato liraiñak;
gorri, zuri, orlegiz,
pitxiturik soiñak.
Gazte-ametsez dabez
gaiñezka gogoak;
odol gorri garbiaz
taupaka biotzak
Urdulitz'en. Iraillak 25, 1960
|