L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1961 III (1961-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Txoriñoaren eresi negarra

Loramendi'ri negar-olerkia (elegia)

 

Muxika'tar Luix Mari

 

Biotzak

         negar dario...

        Au nere

         samin jario...!

 

    Euskal elerti bidean barna

sar nintzan egun batez,

ta edari gozoaz an edana,

bai niretzat atsegiñez!

 

    Udaberriak zun

irri urdin, zuri, mea,

orduek berri itxura garbi,

mendiak jantzi gaztea...

 

    Zenbat apainduri

ta eder-igurtzi guri

udaberri gazte-garbiaren

gorputz liraiñean igeri...

 

    Mendiruntz abia nintzan goizez,

nere barneko mendira,

txoriño baten abots leunera

ene biotza etzatera...

 

    Asi zan kantari eresi meetan

musika ezti urtutzen,

guztia leguntasun guriaz

biotz-ondora ixurtzen...

 

    Baiño... txoriñoak bat-batean,

eresi mindu ta bustiz

bildu niñun naigabe beltzean

atsegin eman gaberik...

 

    Galde nion aul ta kuttunki:

«Zer dezu maite, txoriño,

lengo eresi irribera ura

tristuraz bustitzeraiño...?»

 

    «Biotzean min dut, min etsia,

lagun joanaren bearra,

euskal basoan illutsik baidago

ene lagun kuttunena».

 

            Biotzak

         negar dario...

        Au nere

         samin jario...!

 

    Arratsa makartu zan tristuraz

giro aul ta motelez,

goiko karmin ta gorri biziak

itzaldu laiño grixez...

 

    Belaxkatu udaberriaren

irri birjiñ ta garbia,

mindu eresi tristuratiaz

baso alai ta biurria...

 

            Biotzak

         negar dario...

        Au nere

         samin jario...!

 

    Gabak, miaztuz naigabea,

bildu zun biotza berean.

Eresiaren negar geldia

ausi zan berriz barnean...!

 

    Loramendi! Loramendi! Gure

euskal txindor olerkari,

noruntz abia zera gazterik,

noruntz arin, egalari...?

 

    Bai dala ori, ta itunbera

udaberrian udazken...!

Bai motel, biotz-mingarri zure

eresi ximel ta azken!

 

            Biotzak

         negar dario...

        Au nere

         udazken jario...!

 

    Euskal basoan, illutsik, etzana

an dirau urretxindorrak,

andik dijoazkio oraindik

eresi mee, goitarrenak...

 

    Ar. nere lagun maite,

betiko txindor gazte,

ega onen berritze

nere arnas ta barne...!!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.