Betiko eskeintza
Muxika'tar L. Mari
(Profesa egunean, 8-IX-56)
Barruan txintakixkur
ainbat ta xamur,
ara-onera
norage,
ots ixillian eztiro...
dasaidate
«Jainkoari
eskeñia gaur
zaude».
Ots onen oiartzun
aiñ zoragarri iñun,
iraillak
zortzi,
egutegiak
Andra Mari,
ez nik, egi esan,
ezagun...!
Eskeintz onen opari,
Birjiña, zure magalpean
eskeiñi
baidiot
Jesus'i
barne Beregan
ta azal
nedin
biur ta kixkal!
Eskeintz ontan ezetsi
biziaren ainbat pitxi;
gorputz atsegin,
ilkor diran aberaski,
eta naimenaren
doai,
atsegin ditezen
nere Jainkoai.
Jauna, bat zurekin
arren, biur nedin!
Barne nere
ta azal
zeregaz estal,
«oportet illum crescere»
enegan bedi
osatu ta bigarren
ere zati
«me autem minui»...!
|