Bidasoa aruntz
Larreategi'tar Luken
Zer ikusten diat, ene...! LARRUN,
bultzi erosoa, ire gallurrera.
Arranoa! Prantzez oial gutxidun
auek, baditek nunnai aukera!
Magalera poliki jetxi dan bultzian,
sartu gera naaspillan, ainbat notin:
Neskatx panpin bi, doguz aldamenian;
euskaldunak dirala, guk erru ezin!
Bultzagurdiaren ezkerreko ertzan,
pipa errez doa, prakamotxdun agurea.
Buzkantz-aundi eta zango-mee izan...
Gure ezpañak, ezin eutsi dute parrea!
Aurrez-aurre, galtzadun senar-emazteak,
aurtxoakin dijoaz, exerita sorgor;
aitak motxak ditu, eta amak, luzeak.
Beste bikote bat, berdintsu dator!
Eskubiko egalean, zortzi neskatx,
estalki neur-neurtuaz, zaizkigu ager.
Ta umetxoen antzera egiñik apatx,
asi dira berriketan. Guk ezin uler!
Orduan, galdetu diegu aldamenekoai
Nola etzerate jazten oien antzera?
Bereala erantzun digu, emanaz barreai:
Gu, jaunak, ESKUALDUNAK bait-gera!
Au entzutean, loratu ditugu eztiki,
LARRUN erpiñean dauden ostalariak...
Eurak, eskerronez, begiratuz xamurki,
eskeñi digu, begi ederren izpiak!
LARRUN mendiak, gu eldu ta, bereala,
jantzi digu, zoritxarrez, laiño txapela.
Aize txistukor bat da, emen nagusi;
LARRUN...! ba-goazek igandik igesi.
Baiño eskerrak. Eman diguk asti naikoa,
lagun Peli'k amai zezan bere oillaskoa!
...........................
...........................
Bultzira, gukin batera, doaz otzak,
len igo diran prantzez prakamotxak!
|