L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<oler0200>— Olerti 1959 II (1959-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Ederra

 

O.

 

Ederra sail bitan daukagu: izadian, Jainkoak bere esku gurenez ixurita, eta geure bañan, geuk biotz-adimeneko ariak dardarazturik dagiguna. Eta era bitako eder au askotare jaso ta adi-erazo geinke. Geienez itzaren bitartez egin oi dogu, mamin ta azal ederretan.; eta orrela aitzen emoten dogun ederrari olertia deritxogu; au da: norbere ole edo oldez egiña, norbere jit, gogo, noi edo irudimenez taiutua.

        Ederra erakutsi-azoz gogoari atsegiña emon, geienez beintza,t ez dan beste elbururi.k. Geienez diñot eta ez soil-soilki; egio, ona ta ederra, bada, iru aizta dira, ta ondore zuzenez alkarregandik banandu eziñak; olerkariak augaitik atsegin-bitsetan gure gogoa jarri ez bakarrik, egia zer dan erakutsi ta onbidez zuzenazo bear gaitu. Eta olerkariak, olermenez argituta antze-lan bat dagianean, oneik iru gaiok gogotan euki edo erabilli ez arren, poesi egiazkoa danean beintzat, irurok batera eskutik oratuta bide dagie. Eta iru asmuok atzen elburuaren mende daukazuz beti, ots, Jainko-begipe samurrean. Orrela dagi benetako olertzaleak.

        Eta gizonak burutu daroan beste edozer gauzak lez, ba-dau olertiak be bere xede ta jo-muga berarizkoa. Eguzkiari berotu ta argitzea dagokio, olertiari eder eredua zabal iragartea: auxe, ta ez besterik. Ez, ez da bere arlo ta zeregin izadiko ederra jaso ta aldatzea soil-soil; are geiago egin bear dau olertzaleak; inguruko mundu ederrez jantziak eskinka aurkezten dautsozan gai banatuak alkartu ta, gai orreik txautu, osotu ta bikainduz, zelan edo alan antzezko ederra sortu. Adibidez, ona Lizardi'k, oso gizonkiro:

 

                Txuriaz naasi, pipil gurien,

                ler-gabe-lore zabal-zorien

                gorrixka, nabari duk sarri,

                odol-tantoak antzo... Begira:

                erditze baten aztarnak dira:

                Bizi-erditze zoragarri!

 

        Bai, olerkariak, egiaz olerkari danak, bere sen aparteko, biotz-dardar, ago xuri ta itz-joko sorgiñez, eder bikain edo eredua damosku. Izadian banazka aurkitzen dauana ta barneko biotz-arien ots giar joria batean alkartu ta sorgin-albaiñuzko miesa osotu oi dau. Ta auxe dozu olerkariaren xede berezia. Mailla ontara eltzen ez dana, bertsolari edo neurtizlari ba-leiteke izatea, baiña iñoiz bez benetako olerkari.

        Au, jakiña, beste ederti guztien gaiñetik daukaguna da. Musika ta pintura-lanetan onako zerbait eta geiago idoro daikegu, noski; egundo bere ez, ostera, olerti-lanetan aiña jori ta zabal. Ele ederrak ba-ditu bere asmoak, irakatsi, biotz-bigundu ta abar; baiña onetan be zelanbait ederra egin arren, au ezta bere asmo bakarra ta gurena. Olertiak bai, eder garaia dau so-gai, ta orren arau ta neurriz agerrazten dausku bere xede bizia. Olertia, beraz, beti dozu ederra, txanbeliña, bikaiña, barru ta azal. Beste ele-adarrak ez dira olan, asmuz ta mamiñez, ederrezko jantzia eukita be. Olertia eder gorputz eta arima, barru ta kanpo, mamin eta azal. Ele ederra ta olertia, sarri askotan nastean daurkiguzan arren, ez dira bat.

        Ortik, ba, olerkariaren oldozpen edo pentsamentuak ez beitez edozelanguak izan, jagi ta txukunak baiño. Olerti-mota asko dazauguz: bakoitzak bere zera dau; onein neurri ta giro bereziz jardun bear.

        Izkuntza be autua bear da, ots, olerti-izkuntza, ez lurkoi ta narrasa. Eta olerti-izkuntza onek bere arau berarizkoak diru, beste edozein gauzak edo jakiturik arauak dabezan lez. Ba-dira gurean lerro batzuk neurtu ezkero olerkari dirala uste dabenak. Baiña ez da egia. Munduan ez da gauza illezkor edo iraunkorrik egiten, ezta aurrerapenik be, lege ta arau bereziz jokatu ezik.

        Gai onetzaz urrengo banakoetan zabalxeago.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.