L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Mazantini aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Mazantini-4 (1993) —Hurrengo artikulua




 

 

Gauzak hurbiletik ikertuz

 

Jean-Baptiste Orpustan

 

        Berriz ere diot Baxenabarra edo Baxenabarre (nahiz lehenago Basanabarra) eta Nabarra direla izen horien forma, ez bakarrak, bainan bai zuzenenak, jatorrizkoenak, eta hastapanetik euskaraz eta Euskaldunek hemen, lekuan berean, Lapurdi-Baxenabarretan hasteko, betidanik eta orai artio aldatu gabe erabili eta erabiltzen dituztenak.

        1. Lekukotasunak:

        Ikus J.M. Satrustegi, Euskal testu zaharrak I orr. 49, 1662 urtean, Lapurtar gazte batzuen arteko eskutitzetan:

        lehenik: bassanavarren eçin egonez

        beherago: nola naizen basanabarren

        Jakiteko da eztirela hemen jende jakintsun eta elizatiarrak mintzo (Leizarraga, Axular, Oyhenart) bainan jende xoilak.

        XVIII-garren mendean badira lekukotasun berdinak 1757 bassa navarreco estatieq eta bertze. Mendeak mende balio du, biek gehiago.

        2. Ahoskerazko azterketa:

        Ezpada nafarro hitza gaztelera hutsa (jendetik herriari berant emana: ikus xuberotarrez pettarra), behar da erakutsi zer den eta nola joan daitekeen nabarra-tik (Iruñen, huts ezpadagit, Nabarreria da, jakinez idazkera zaharrean v eta b berdin direla, ala ez?) nafarro-ra, lehenik gaztelarazko navarro-tik (jakinez Nafarroa-n azken -a euskal mugatzailea dela gainetik emana ohi den bezala) iragan gabe! Ahal duenak erakuts beza! Nik ez! Horiek hola, nafarro forma euskalki zenbaitetan sartua zaitekeen XV-garren mendeko, gorenik XIV-garrenean (frogak behar).

        3. Ikasi nahi duenak noiz (berant!), nola (erdararen eraginez), non sortu zen euskaran -f- hortz-ezpainkaria, euskara zaharrak bere baitan ezpaitzuen ahots hortarik oraikoak ere guti, ikus beza gauza horietan ororen nagusia ("maisua"!): L. Michelena, Fonética Histórica Vasca orr. 261-262.

        4. B. Etxepareran baitan (1545) izen horren (Baxenabarra XVI-garreneko frantsesetik baitator!) erabilpenik baldin bada, nahi nuke jakin non ote!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.