Gotzone Sestorain
Hostaiak
eta hostoetatik ernatzen ziren
txoriek ere
hotsegin zidaten
bertan gera nendin,
eta Floridako pakean
gertu nintzen
itsaso berdean
barneratu nintzela.
Eta begiak
zorabiaturik bezela,
jostetan hasi zitzaizkidan
itsasoko olatuak bailiren;
behin hostaitik at
ortzeko gandu kotoitsuan
eskegitzen ziren,
beste behin hostaitik hona
lore eta belarren
usain bezean
galtzen zitzaizkidan
lekuaren erreferentzia
behingalduz,
deusean
pausatu nintzeneraino.
Orduan
sosegatu
nintzen.
|