Soneto VIII
Dante Alighieri
(1265-1321)
euskaratzailea:
Itxaro Borda
Zure ikustera natorrenean, o bozkario eder
nere tormentu guztiak ezeztatzen zaizkit;
eta zure ondoan nagoelarik maitasuna oihuz
entzuten dut: «ihes egik, nahi ez baduk hil!».
Denetan zutabeak hartugo dituenaren
arpegiak bihotzaren kolorea erakusten du,
eta ikara izigarriaren mozkorrean
harriek berek diote : «hil bedi, hil bedi!».
Bekatu dagi orduan, nere arima galdua
ikustean kontsolatu nahi ez nauenak,
heriotz gutizia duen nere begia
berpitz lezakeen, zure irriek hiltzen
didaten urrikiaren aurrean konpazio
apur bat eskaini nahi ez didanak.
(«Vita Nova»tik)
|