Soneto VI
Dante Alighieri
(1265-1321)
euskaratzailea:
Itxaro Borda
Nire pentsamen guztiek maitasuna aipatzen didate,
beren artean ordea desberdin asko daude
batek haren seinoria gutizia arazten dit,
besteak aldiz erokeritzat dauka,
batek esperantzarekin eztia dakart,
besteak ardura negarrez itotzen nau.
Urrikia otoizteko bakarrik juntatzen zaizkit,
baina nire bihotzean dagoen beldurraz ikaratzen dira.
Halatan, ez dakit gehiago zein entzun,
mintzatuko naiz baina ez jakin zer erran,
eta maiteminaren xendretan galdurik nabil.
Bien artean bakea egin nahi badut
nere etsaia den Urriki andrea
deitu behar dut defendi nezan...
(«Vita Nova»tik)
|