Budapest-eko neska
Henri Michaux
Neska arnasa baten behelaino epelean
eriden nuen ene lekua.
Han gelditu nintzen eta ez naiz aldendu.
Ez dira astunak bere besoak. Haietan
uretan bezala egon daiteke.
Desagertu egiten dira bere aurrean
zimelduriko gauzak. Bere begiak soilik.
Belar garai ederrak, belar eder garaiak
hazten dira gure baratzean.
Zelan sostengatzen zara orain, oztopo mehea,
Zelan sostengatzen zara ene bularrean
orain iaadanik ezer ez zarenean.
|