Jantzi bereziak
FRANTSESPORRUA: Tafallatik behera eramango duzun lekukoa, bestea utzita. Beste abantaila askoren artean, lasterketa bukatu ta gero jan daiteke.
Dagokiona: el que corresponde.
Frantsesporru: espárrago.
Lekukoa: testigoa.
Abantaila: ventaja.
AGUJETA HAUTSAK. Guztiok dakigu herrira heldu baino ehun metro lehenago hasten zarela korrika. Hauts hauek hartu ezkero hamar kilometro egin bazenitu bezala* sentituko zara eta fardatzeko aukera ederra izango duzu. Efektoak ordu erdi bat irauten* du. Farmazietan saltzen da.
Egin bazenitu bezala: como si hubieras hecho.
Iraun: durar.
LIGERO BELTZA: Galtzerdia ez erortzeko.
ZENBAKIA: KORRIKAri dagokiona eta norberaren D.N.I.ren zifrak idatzirik daramana. Kontroletarako oso egokia.
PARABRISDUN BETAURREKOAK. Gure herriko klima euritsua eta hezea izanik, ezinbestekoak* dira korrikan behar den bezala ibiltzeko. Gainera miope asko dago Euskal Herri itsu honetan, edaria dela kausa*. Miope ez bazara ere eguzki betaurrekoak eraman ditzakezu, neska/mutilak liluratzeko. Ez ahaztu errepuestorako pila, berehala bukatzen baita.
Ezinbestekoak: imprescindibles.
Edaria dela kausa: por causa de la bebida.
|