L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-6 / Karlismoa hil da, biba Postkarlismoa (1985) —Hurrengo artikulua




 

 

Orgasmoaren jira-bira

 

Perseides Uriz

 

"Geldoz itsuturik bertan nenbilen

argitu nahirikan neure begiak"

 

Venus-en zerusapaitik nekez ikusten dut ohea

eta ohetatik Van Gogh-en logelatxo biziduna

Hiru buelta eman ondoren abiatu naiz Marte aldera

Bertan Diskoboloarekin baiezta egin dut

eta bertan ere irabazi dut greziar geldiunea...

Osta-osta geldoak moteltzen hasi dira

samur-samurki

zure besoen babesean pillakatu dut ene burua

"Geldoz itsuturik bertan nenbilen

argitu nahirikan neure begiak"

 

 

 

Eskelaz

erdixka bizirik

badoa

aldapaz beltza

aldapaz behera

Euskal

Herria

(1.984-XII-22)

 

 

 

Gizakiak ez du inoiz arma bat burutu gerokoan erabili ez duena

otan

ik

ez

 

 

 

Ezagutu, barneratu, arakatu: bizitzak haina dirauen pasioa.

(Vicente Aleixandre)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.