Perseides Uriz
Sentitu ez nuelako
gorderik daukat oro nire baitan
Txinpartak sua piztu du kajaren tapaiua
eta multzokatuen beldurrak atera dira jauzika
Gorderik neukan oro nire baitan
Sentitu ez nuelako
Poesiaren motorra maitasuna ez bada,
Gustavo Adolfo Becquerri galde biezaiote
zerez egiten zuen bidea bere kotxeak.
Poesiaren motorra harrimena ez bada,
Federico Garcia Lorcari galde iezaiozue
senditu zuen zorabiorik New York-ko etxeorratzetan.
Poesiaren motorra atsekabea ez bada,
Esteban Urkiagari galdegin diezaiogun
ea ai! bat azaldu zitzaion fusiletako balak aditzean.
Poesiaren motorra boluptuosidadea ez bada,
Constatino Kavafis-i galde biezaio
zenbat gaztek lizundu zuten Greziako tabernetan.
Poesiaren motorra samurtasuna ez bada,
Rainer Maria Rilke-ri galde iezaiozu
norentzako zen hilobira eraman zuen arrosa lilia...
Poesiaren motorra hitza ez bada,
galdetu nahi dizuet zertarako poesia!
Behingoan
lauhazkatu nintzaizun
zure azpilduraren babesean
Autobusetako geltoki lehengo paradan zalditik
beheratu nintzaizun
Behingoan
|