Karlismoa hil da... biba post-karlismoa
Neokarlisten postkarlismoa (ren ulertzerako zenbait datu, istorio moduan emanak)
Mikel Antza
Marxi buruzko lan lodikote bat irakurtzen nengoen (ezkutuan noski, gaur egungo gazteoi tipo horrek izkiriatutako zeozer interesatzea guztiz demodé omen dago eta), irratian eguraldiaren berri ematen ari ez, baina etorkizun trumoitsua iragarri zutenean. Karl Marxen "Hiriburua" (o, amatxo maitia, zein purista, barka, zein garbizalea naizen) itxi eta bloka eta boligrafoa hartuz ihardunaldi latz eta prebei-ezinezko bat jasateko prestatu nitzaizuen (ez dut eta alferrik irakurri kazetaritza berriari buruz teorizatzen omen duen hainbat eta hainbat liburu):
lehen kapitulu eta oraingoz azkena: "Itsasoak liluratu zuen nafarraren estrategia paregabea".
Postkarlismoa instauratu zenez geroztikako lehen hilabeteotan, "ohidura" (nolabait izendatzearren) berri honen (postkarlismoaren, alegia) arrakastaren kronika egitea, ez da edonori erraz eta halamoduan gomenda daiteken enkargua boroiak janez saltoka dabiltzan postkarlista glamourtsuez hitzegin beharrean, "ohidura" honen aurrehistoria egiten saiatuko gara, etorkizuneko historialariek beren lan sakonetarako datu nahiko izan dezaten asmoz.
Garai hartan, Nafarroako Erreinu Zaharrak, bere foralitatea, berreskuratzeko ez, baina hobatzeko aspirazioa zuen garai hartan, itsasoa, bere mugetatik kilometro batzutara hausten zen.
Nafarraren izaerari laudorioka hastea gonbidatuaren gortesiatzat har dezazuen beldurrik gabe, esan behar dut jende langile, maitagarri eta farrandazalea dela. Izatekotan, hoben bat, gaitz bat dauka nafar jendeak: itsasoarekin amets egitea. Hori izan da hainbat ikerketaren ondorio argi bakarra (ez gara freudiano jarriko gaitz horren erro psikologikoak bilatu nahiez; konstatatu besterik ez dugu egingo, datu baliagarri izango zaigulakoan).
Horixe zen, goizaldeko hiruretan San Juan auzoko oroitzen ez dudan pub batetan berrogeitamargarren patxaranaren azken zurrutada irensten zuen Karlosen ametsik hauendiena: Itsasoa. ("Itsasoa ur bazter luzea da", "Itsasoak ez du esperantzarik" eta bestelako diskisizioak alde batera utziz, arroketan aurki daitezkeen lanpernak ziren Karlosen gutizia zirikatzen zutenak, baina akontezimenduei aurrera hartzen ari gatzaie... Itxaron).
Antes de sinko ainos bainare mis pies en la plaisha de Saraus!! bota zuen Karlosek. Baina inork ez zion jaramonik egin, ez zion inork apostua altxa (o, o, batez ere ez zegoelako nehor, inor, nobody, arimarik ere, taberna aspaldi itxirik zegoen eta, barnean giltzapeturik gelditu zelarik oraindik Karlos soilik zena (gerora On Karlos izango zena).
Eta "antes-de-sinko-ainos" horiek kunplitu aurretik, bere kailosidade eta puntoblanco-ko galtzetinek sortutako egosturak freskatzen zituen Zarautzko... apartamentuko baineran (ez barrerik egin, ez... itsasoa haserre bait zegoen eta malekoiraino iristen ziren olatuak...)
Bost urte horietan Karlos bere atzetik zubiak nola erortzen diren begiratu gabe ibiltzen dena bezala aritu zen, apartamentu hori eta udapartean, itsasoa bare zegoenean, plaiako pasealditxoak lortzearren. Nolabait esateko. Eta bere adiskide, lagun, kolega, maitale eta jarraitzaile guztiak gutxinaka-gutxinaka urrutian galtzen zen hodeiertzean txikitu ziren, aienatu, akabo. Ez zuen urte batzutan, haien berririk izan.
Penaqarria iruditzen zait kontakizunaren punto honetan politika aipatu beharra, mekaguendios!, baina bai, aipatu behar: politikak gaiztotu zuen giroa. Bere jatorrizko komunitatea eta orain disfrutatzen zuenekoaren arteak hesiak altxatzen ari ziren. Areago, bere lagun minak, karloszale porrokatuak guztiak, gaztigatu, purgatu egin zituzten ("Itsasoak ez du esperantzarik" nobelaren bertsioa grabatu bat etengabe entzuten zen gela batetan giltzaperatu omen zituzten aste oso batez).
Azkenerako, bere jarraitzaileen grina ikusiz, hunkitu egin zitzaion bihotza Karlosi:
Ez, jaun-andreok, ez, neronek esan behar dut ez dela bidezkoa, ez dela legezkoa egiten ari zaretena, hau da, ez nagoela ados, horrela esan badaiteke behintzat, neure adiskide minenekin esajeratu zuen Karlosek egiten ari zaretenarekin...
"Nafar zikin horrek!" pentsatu bide zuen, "nafar" hitzean indar berezia ezarriz, oraingo bere kolega askok; "txotxolo alena", "arroputz ustela", "ikasiko dik, bai, ederki asko ikasiko". Komentarioak mehatxu bilakatzen ziren in crescendoki usma zitekeen puntu batetarantz: "berari tokatuko zaio hurrengoa".
Baina "txotxoloa" zela pentsatzen zutenek, ez zuten Karlosek berak, haiek pentsa zezaten nahi zuena besterik pentsatzen. Batzu eta besteak harritzeko moduko estrategia paratu zuen, mundu guztia txundituko zuen postkarlismoa instauratu zuen!!.
Bota zuten itsasbazterretik, eta Nafarroara itzuli zen. Bertan, bere profeta lana beteaz, dantza egiteko modu kutrea, arraiarik gabe orrazteko abilezia, mozkortu gabe edateko metodoa, ezer esan gabe jendea konbentzitzeko dohaia, dena, den dena irakatsi zien bere kolega nafarrei, bai eta itsasorik gabe itsasoa dastatzeko ahalmena.
Horrela, Karlos eta bere kideak, postkarlismoa modan zegoen garai beteenean, Gaztelu Enparantzan esertzen ziren eta honela elkarrizketak entzun zitezkeen:
Ikusi al duzu hegaz egiten duen txori hura?
A bai. Begira zein mokokada trebez harrapatu duen txitxarroa!
Ez zen txitxarroa, mokordo bat baizik. Itsasoan flotatzen zegoen mokordo bat, eta orain txori, bide batez, antxeta horren mokoan dagoen mokordoa (hortik datorkio izena, hain zuzen, "moko"an eramaten delako)...
Eta itsasunzi hura!!!
Jel, jel jel egiten zuten barre, lorezko kaiku lustratuetatik txistuak atera, eta besteen enbidia imajinatuz laster postkarlismoa guztiz hedatuko zela amets egiten zuten bitartean...
Epilogoa
Epilogoak zabaldua behar du izan, oraindik, lehen esan bezala, postkarlismoa hasi besterik ez bait da egin. Baina dena dela, postkarlista izateko zenbait aholku eman nahi dizkizugu:
1. Hitzegiteko modua: ez zaitez sekula haserretu, eta haserretzen zarenean, disimulatu. Ironia da zure armarik indartsuena. Erabil itzazu gisa honetako esaldiak: "Non datza arazo honen ardatza (edo ardantza, je, je)".
2. Jazteko modua: alai eta koloretsu. Grisa, urdin-marinela eta beltz oso beltza behar dira izan zure kolore maitatuenak. Oinetan min egiten dizuten zapatak erabili, horren bitartez, zure irribarrea benetan enigmatikoa izango da errezepzio ofizialetan.
3. Pentsatzeko modua: kontuz, hasteko ez ezazu ezer pentsatu, hobe duzu albokoek zer pentsatzen duten jakin, eta ondoren gauza bera pentsatu. Arrakasta ziurtatua.
4. Joateko modua: elegantzia ahaztu gabe, saia zaitez zure albokoa zikintzen, eta ondoren haren jateko moduari buruzko komentario ozenak egin.
5. Begiratzeko modua: begi batean estrabismo apur bat izatea lortu beharko zenuke, despistatzearren gehien bat... Argazkietarako ez ezazu sekula zure perfila erakutsi.
6. Azken oharrak: ez jan mukirik publikoan, baina gomendatu jendeak hori egin dezan; maita ezazu kultura, eta interesa zaitez hitzen etimologia eta sonoritate antzekotasunekin (AR partikulaz hasten diren hitzak, adibidez).
eta 7. Egin zezazu nahi duzuna, baina zoaz modara, izan zaitez postkarlista, gora Karlos X!!!
|