Andrelagunak "Balkoian"
Verlaine
euskaratzailea: Joakin Balentzia
Bi andreek ikusten zuten enarek ihes egitea;
bata zurbila, azabatxezko ileekin, bestea ilehoria
eta arrosa; beraien urre zaharrezko txabusinak
lainotsuki sigi-saga ibiltzen, hodeiak, beraien inguruan.
Eta biek, asfodeleen ahuleriz,
ilargi bigun eta borobila zeruraino igotzen zen bitartean,
zaporazten zituzten gaingiroki arratseko zirrara
eta bihotz fidelen zorion goibela.
Horrela, besoak atxikitzen elkarri, umelak, kaizu zaluak,
bikote berezia beste bikoteek urrrikaldurik;
horrela, balkoian, amets egiten zuten andre gazteek.
Beraien atzekaldean, tarte aberats eta itzaltsuaren azkenekoan,
enfatikoa, melodramatezko trono baten antzera
eta usainetaz josirik, ohantzea, hutsa, itzalpean irekiz.
("Les amies" "Sur le balcon")
|