Erraldoiemea
Baudelaire
euskaratzailea: Joakin Balentzia
Bere inspirazio indartsuz egunero Naturak
haur eskergak sortzen zituen garaietan
neska erraldoi baten alboan bizi nahi nukeen
erregina baten oinetan katu boluptuoso baten antzera.
Bere gorputza arimarekin loratuz ikustea atsegin zitzaidakeen
eta bere joko beldurgarrietan libreki haztea;
asmatzea ea bere bihotzak gar goibel bat txitatzen duen
bere begietan igeri egiten duten laino hezeetan.
Bere forma magnifikoak astiro zeharkatzea;
neurrigabeko belaunitako malda eskalatzea
eta arduragabe bere bularren itzalpean noizbehinka lo egitea,
mendi baten magalean herriska trankilaren antzera,
udan, nekaturik, eguzki gaixotiek
bera zabalerazten dutenean landan zehar.
("La géante")
|