L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-5 (1984-udazkena) —Hurrengo artikulua




 

 

        (Aurtengo egun batean gudari baten errautsak haizera jaurtiki zituzten itsasoaren ardian. Azkenik, pentsatu nuen, zerbait arras sakon aldatzen ari da Euskal Herrian. Gudari eta keinu horren oroitzez poesia hau).

 

Gurutzifikatuaren itzala

 

Joakin Balenzia

 

Luzeegia da, astuna,

kristauek beraiek

ezin omen dute jasan

hainbeste zama;

eguzkipean paratzerakoan

gurutzearen gerizak jarraikitzen gaitu,

hegazti ilun eta mehatxagarri horrek.

 

         Umiliazio haundi baten historia,

garrasiak harrien artean,

urre eta miseria,

ezin da onartu hainbeste oinaze

arrazoiaren zapalkuntza bezala,

malkoak begietan, gurutzadak,

esklabutasuna,

Ama Birgina, usoa

beheko zorigabetasuna

deuseztarako.

 

         Zitalkeria salatzen dut gaur,

gizakiaren alde;

itsasoa, belardiak,

oinak eta bihotza

dira jainkoak.

Jainkosa da andrea

Eta gizakien gainetik inor ez.

Harea, lur idorra,

bide mugaezinak

herriak elkartzeko.

Eta euskal gauean sorginak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.