Gau emakumea
Miren E. Fernández
euskaratzailea:
lagun batek
Zure aurpegiari beroa ematearren ilargi betea sortu zen
Zure begientzako itsasoa jaio zen
zure ezpainentzako marrubia
Lurreko koloreek
zeure begiak pintatu nahi izan zituzten
eta zure soinekoa
izarretako eskuek egin zuten
Gauak printzesaren malkoez
zure gorputza laztandu zuen
Zure eskuetan zetazko pinpilipauxak
gelditu egin ziren
Zure irrifarrez, arrainek
jai trajeak egin zituzten
eta nere doluak eraginiko
zelaiz inguraturiko abotsa
zure isiltasunean lokartu zen
Gau emakumea zugandik alde egin behar
orain ametsak nere zain dira ta
kurruka egingo didana zer ote?
nere tristeziaren zirimiria
Yeserias, 83-5-24
|