L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Kandela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Kandela-10 (1984-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Neno orfo con cabalos ao fondo

 

Celso Emilio Ferreiro

 

euskaratzailea:
J. Iñaki Lasa

 

Iragan ziren gaueko zaldiak

eta goiztiria etorri

Ama,

hau malkoen herria da

Iragan ziren gaueko zaldiak

galapan.

Ama,

hau nigarraren herria da.

Ipurtargi bakartiaren antzo

egon nahi nuke

bideeetan argiz beterik.

Iragan ziren gaueko zaldiak

haize beltzaren antzo.

Ama,

zaldiek zurtz laga ninduten.

                                (Longa noite de pedra)

 

 

Credo

 

Sinisten dut, mundua ugalkorra dela

eta erreka hidroelektriko batzu daudela,

baina ama minduen sablea

gari mordoak direla,

nihoiz ezinen dut sinetsi.

 

Sinisten dut, ilargia gauaren

sabaian dagoen gauza hura dela,

baina, rum, rum, iragaten den hegazkina

goitik burrunbatuz, intsektu dela,

nihoiz ezinen dut sinetsi.

 

Sinisten dut, gizonek zazpi bider bekatu egiten dutela,

bider zazpi aldiz zazpi egunero,

geometrian sinisten dut,

horren txikitxoa den atomoan sinisten dut,

baina erraiak enpaguz dardarka sentitu gabe

egunkariak lasai irakurtzeko gai

dagoela izakirik

nihoiz ezinen dut sinetsi.

 

Gaia aldatu eta zera diot adibidez:

Elisabeth made in U.S.A. zikloiak

Caribea erein zuen gorpuz.

 

Lehergailu zizatuak, pum eta tiraniak, Littke Rock-en jiponduriko beltza,

Arkansas,

gizonaren eskubideak gerra hotzean.

 

Gaia aldatu eta zera diot esate baterako:

Ze ondiko handia poeta izatea,

deusik kobratu gabe nigar egitearen lanbidea,

itsaso mugagabean ttu egitearen

eta basamortuan pankartak landatzearen lanbidea.

(Lur honetako poeta konformistak

—eskeletoen azoka testikularrra— gizonak borrokatu, nigar eta irauten

duen bitartean,

kantatu brioletari, txibiritari,

eta zeuon guztienezko arazoen

larrosa isilzalea hostokatu...

esan bai orori eta gora eginen zarete).

 

Gaia aldatu egiten dut etabar esateko,

etabar badakizu, ahopeka,

berba debekatuak izkutatzen dituzten

pundu batzurekin

ateratzeagatik borrokatzen dutenekin

iadanik ateratzen ari zaizkidanekin

amorru eta kabreozko forzepsaz:

Badago Dinamarkan debekaturik zerbait

eta betidanik kirasten du jasangaizki.

 

Gero Tedeum handia kantaturen dut

ikusten nauzuen bezala goldatu ninduen

zeru ahaltsuari

eskerrak emateko laudamus baikorra

harri utzia, gauza zirgitua,

denbora eta ametsezko kanalea. Gizona, diot.

 

(Longa noite de pedra)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.