L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Kandela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Kandela-10 (1984-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Yulen Arriolabengoa

 

        Beti

    izan dut gogoko

     zeruan idaztea,

          euria,

     musu bailitz,

     ezpaineratzea;

     izarretarantz,

zure begininiak bailira,

      begiratzea;

    lilien egaletan

odeiak zeharkatzea,

    haizoihala zuri,

itsasoetako putzek bultzatua,

      ortzadarraren

        ateetarantz.

  Haserretuko zatzaizkit,

       badakit,

      lore atxilotu hori.

     Ez! Etzazu aldegin!

           Oi,

       nere zeruko

       tinte azul hori,

       etzazu nere zerua

       apur! Ez!...

 

 

zeruaren eta lurraren artean bada gune mugagabe bat, non gabezia eta desustraidura nagusi diren. Gune hori, ilunbe zuri batek bakarrik bete dezake. Han, gizakiak ez du ezer nabaritzen; sentitu ere ez du sentitzen. Heriotzaren arratsean zeruertzak gorriz jantzi ohi du, hotza eta ezereza desager ditezen handik. Hala ere, hor dituzu zeruaren osotasunerako hain beharrezko, lur bustiaren estalpe.

 

itxinuenateanerebaitarako kanpoanutziditut endekasilaboaketazortzikoak etaagian hemen bakarrik izannaitekeni sar tzeanerantzinuen abrigozaharbat bizitzahonena hausditzaket oraindik nereingurukohormarenadrilloak lur zornetsuaz elkarrengaineanitsatsiak kupida gabekierretzennauazpikolurhonek hasieran atsekabetunintzen geroizugarrisofritunuen orain sofritzendutsinpleki bearbadanegar eginen dut bainanahiagodutisilikegon bakar dadeisilaklagunnaitzake entzuten kanpoko

        haizea ren b u f a d a

                i t s a s o a n   d u t   e s p e r a n t z a

                        l i l i a k   d i r a   e r o s i   l o r e a k

                                z u r i a   h a i z i o i h a l a

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.