Pierre TOPET-ETXAHUN (1786-1862)
(Haren bizitzia haren ehüngerrena)
D. Peillen
Barkoxe Etxahun-ian sorthürik Pierre Topet diala ehün urthe eta hirutanhogei eta sei urthetan zenthü zen. Bere khantoren aabera gazte denboran malerus izan da, aitak ezpeitzian maite. Berantago ere, maite zian neskatilareki aitak ez zian ezkontzera ützi. Hogeitabi urthetan (1808) Engrace Pelento bateki etxen ezkonterazi zian.
Berak dionez, emaztia ez zian kunbertierazi ahal izan. Emaztiak ez zütian ogenak oro ükhen behar, bena ezpeitzen koblakarisa eztügü sekülan egiaren pharte bat baizik jakinen. Undoajeko ixtoria hanitxek erakusten dereikie gure gizuna arnegatxka zela eta koblakari kurrizale zunbaiten gisa ez zela üsü lanian ageri. Senhar-emazteek bigabost abarra igaraiten zian. Etxahun-eko etxeko naosia, azkenian presuntegila eramanik izan zen, anple zedin.
Presuntegian zen batez zerbait jeloskeria edo proba ükhenik, uste ükhen zian emaztiak "jaon" bat hartü ziala eta Hegiaphal Barkoxe zela. Presontegitik jelkhi bezain sarri bide bazter batetan postatü zen eta trunpatürik ülhünpian, Etxegoihen bere adiskide bait thiratü. Ordian bi urthez presuntegian egon umen da.
Khantoren arabera Erruman eta Sen Jaken izanik bere bekhatien pharkerazteko. Kartielilat arra jinik, olhaz olha ebilten zelarik bizi zen, etxen ezpeitzien haren arrenküra. Zahartziarekin gizuna anpletü zen eta haren koblakari fama Uskal Herrian hedatü; Otxalde Manexareki koblakan iaontsi dü: ordian "Agur adiskidiak" biek eman zien. Adina gati artzangoa ützirik, haorrer irakurten eta katexima irakasten hasi zen.
Azken egünetan araoz bakiak eginik etxera hiltzera jin zen eta züzülün gainen etzanik heriuak hatzaman zian. Hao da geure koblakari handiaz dakidana. Haritschelhar jaonak Musée Basque-ko buruzagiak, Agen-en profesur zelarik, zerbait berri ediren dü, baliman GURE HERRIA hilabetekariak Etxahun-en ohoretan eginen dian nümeruan zerbait emanen dereikü. Segur gira ELGAR, Pariseko üskaldünen jurnalak, ehüngerreneko zerbait eginen diala: Gure gain IGELA-n exker mila erraiten deegü, gure hütsen gati konfidantxa egin beitereikie.
Ziberutar nümero huntan Etxahun-en kobla zunbait edirenen düzie, bena haboenak Aita Lhande eta Larrasquet-en librian emanik izan dira eta hainbeste herots egin gabe beste koblakaririk izan beita hurak ere ohoratü nahi izan dütügü hala nula: Beñat Mardo, Junes Ligueix, Louis Ligueix eta Batista Sala, ahatze gabe oraiko khantore egiliak Attuli eta Etxahun-Iruri.
|