GERNIKA'rako
¿EUZKO, EUSKO, VASKO edo VASKO'ren jatorria zein da?
Lopez Mendizabal'dar Ixaka
Bat edo batek berriz ere esango digu, agian gai oek berez zallak dirala, eta, bestetik, euskeraz idatziezkero zallagoak agertzen zaizkigula. Bañan oni erantzungo diogu onelako gaiak gure izkuntzan erabiltzea on dala, horrela beretzaz idaztera oituagoak arkitu gaitezen. Ongi dakigu, berriz ere diogu, toki zalletan sartu gerala, bañan gure asmoa beste batzuel ere bide ortara erakartzea da, gero guzien artean argi apurren bat ikusi dezagun.
Lehen esan genduen euskera edo uskara itzean esko edo usko itza garbi ikusten zala. Nundik ote dator itz ori? Gure iritziz itz au toki-izen batetik datorkigu. Eta toki-izen oni jatorria eman dio landareen baten izenak. Eunetik larogeitamara toki-izenek jatorri ori dute, landareen izenak.
Zein landare, zuaitz edo belarretik izen ori dator? Ikusi ditzagn lenbizi beren antzeko beste toki-izen batzuek. Or ditugu aspalditik oso ezagunak diran Oska (gaur Huesca) eta Auch (France'n), eta baita ere Ahuski (Auski), Zuberoa'ko toki-izena. Oek guziak ba dirudi jatorri berbera dutela: ask, osk, usk.
Gañera Naparroa'n ditugu Oskia, mendi baten izena, Oskoz, erri bat, Eskos, Beko Naparroa'ko abizena, Askain, Labuddi'ko erria, eta gañera Eskarraga, Askarraga, Askue, Askunze, Askondo, Uskarroz, Uskategi, Iuskadi, Pirineo'ko mendi baten izena, eta beste asko.
Oek guzietan asko, aski, osko, usko itzat jatorri bat dute: aski, oski, uski landarea, gazteleraz grama eta pentzeraz chiendent. Eta izen ori zeraman tokien batean gure aurrekoak bizi ziran eta izen ortik berea artu zuten: eskoak, uskoak, eta beren izkuntza uskara, uskera, euskera.
Oska edo gaurko Huesca'k jatorri berbera du, berriz ere diogu. Alderdi artan ere euskotarrak aspaldin ba ziran, eta beste toki askotan ere bai. Orain ere aski itza nunai arkitzen degu, gure errietako bazter guzietako toki.-izenetan: Askizu, Laskibar, Askondo, Laskano, Askonegi, Askirri, Askolain, Askorbe, Askonape (batzuetan z, s'ren ordez ipintzen ba degu ere, bañan berak esan nai dutena beti berdin da).
Bañan ori izan ote zan gure jatorriaren izena? Erromatarrak bildutako izenetan zer geiago ikusten degu? Oskidates ziran Pirinea edo Auñamendi'ko goialdeetakoak, eta oek, noski, euskaldunak ziran. Beste itzetan ere sk ori agertzen da bañan ez ordea zuztar bezela baizik atzizki edo sufijo bezela: Birovesca (garu Briviesca, Berones izena zuen errialdean), Orgenomescos ( Asturias aldean), Etruscos, Faliscos, Volscos Tauricos, Keruscos, Ubiscos edo Vibiscos (Garona ibaia eta itxaso artean) eta onelako itzetan ez da eusko, asko itza arkitzen, baizik bere antzeko atzizki edo sufijo bat' Gipuzkoa'n edo Amezkoa'n gertatzen dan bezela. Beraz, lengo zuztarretara joan bear degu.
Eta berriz ere ikusiaz erromatarrak idatzizutela vasco eta v eta u berdin idazten zituztela, esan genezake berak oguzten zutela vasco bezela. Eta argatik idazle askok idazkera berkiña jarraitu zuten. Arabitar batzuek ere, gero vascones idazten zuten.
Beraz, lenengo asko edo askio, eta ondoren uasko izango zan, Aresti lenbizi eta gero Guaristi eta Juaristi izan diran bezela Arieta, Arrieta eta Jaurrieta, Aniz ta Juaniz, Arbe ta Nuarbe ta Juarbe, Anagorri ta Jauanagorri, Ansaras eta Juansaras, Gabika ta Gaubeka izan diran bezela.
Gure erriari, beraz, izena eman diona aski, askio edo uski itza izan da, erderaz grama, eta toki-izen orrek, bertan bizi ziranai, eta oek gure aurrekoak izan ziran: askotarrak, uskotarrak, auskotarrak, euskotarrak, euzkotarrak.
Eta beste idazki batean euskera itzaz zerbait itz egin artean, esan dezagun beste itz zail baten aurrean arkitzen gerala: erdera, erdera. Erd ori zer ote da? Nundik sortua da? Bañan au ere beste aldi batean joko degu, ea zer edo zer nunbaitetik ateraitzen ote degun, bere aztarna oso zail izango ba zaigu ere.
Buenos Aires, 1951.
|