Hezkurra
Dominique Dufau
Egun batez, Jainkoak, Euskual aldapa moko batetara bota zuen hezkur bat eta sortarazi haritza.
Laster, zuhaitza goratu, zabaldu zen pizkor eta pherde, ostaila iduzkiz gose, haizeen soinu, itzala enbor pean logaitz.
Ostope ohargailu ederrak hautarazi zioten Zaharrez biltzartokitzat horen geriza hozgunea.
Eta han, maiz elgarretatzen ziren Aitor-rak ohitzen moldatzeko, zuhurki baldernaren beharrez, ongidurez solastatzeko, sinestea begiratuz, begiraráziz ohidurak.
Haritzetik; bil lekutik urbil bizi nahizik, biltzarteriek aldapa gora, aldapa inguruan, beren etgoitzak egin zituzten: txolatxo batzuk lehenik, txolak gero, pitttaka-pittaka ola-etxeak, azkenik arri-etxeak, eta herri bat hedatu zen: " Gernika" izen espantagarrikoa.
Euskual-Herria hazkarki, sanoki, aberaski gorphutz-ten zutela, zazpi probentzia, bat bertzea bezen ederra, aldapako haritz berari beha, mugaturatu ziren bate eginez.
Erregeak beren buruzagitasuna ezautaraztera leku hartara jo-tzen zutenean, komit batzu bezala ziren hartuak.
Helarazten zituzten haritz-arainon.
Biltzar-toki bakar hartan Zaharren Buruzagiari beha, Ebanjelioak eskupean, jende oste aditzaile, Erregeek zin egiten zuten, berek begiratuz, berez maitatuz, begiraraziko, maitearaziko zituztela Euskualdunen sinestea, ohitzak, beharrak.
Orduan, bakarrik, ziren ezagutuak Erresumen Buruzagitzat eta ohoreak bihurtuak.
Mendez mende, arbasoez arbaso, herrikoz herriko, etxekoz etxeko, Euskualdunak suharki erabili ditu, hastapenean, lehen Zaharrek aldapa mokoko haritzaren gerizan gogoratu zinzaizkioten ohidurak.
Zorigaitez, munu huntan ez da nihor, ez a deus iraunkor. Adinak haritza jo-ta emeki, emeki ihartarazi zuen. Bainon, ordu zelarik, zuhaitz zaharrak bota eta erain zuen hezkurra, nahiz ordaina utzi. Bere ondokoa handitzen ikhusiz hil zen xutik erroak lurrean barna korropilatuak.
Geroztik, enbor omentsua, iraganaren orhoigarri miresgarria, bigarren haritzaren, bere semearen, ondoan berinazko barne argi batetan da zaindua.
Zerua irakhutsiz, erri bat iduri, du, ala ere, bihotzean oiharzunetan adiarazten: "Jaun Jainkoak egin ninduen Euskuararen, Euskualdunen, nere haurren begirale. Urthe hainitz eman dauzkit. Ihartu nau bainon ez usteldu, hor du handiarazi nere ordaina, nere odol berekoa, ni nintzen bezen iduzkiz gose, haizeen soinu, itzala bere enbor pean logaitz".
Haritz gazteak, aintzinekoa bezen xut eta bortitz, derama, ahuldurik gabe, gertakarien bortxadunen, nahasduren gatik, lehengoek, mendeek moldatu sail euskualduna.
Gizonen mahikeria itsu eta tzarrak kendu ditu khoroak Erregeen buruetarik, urrunarazi Gernikako zuhaitzetik Erresumen bertze Aintzindariak ezin jasanez "Jainkoa eta lege zaharrak " Euskuara, errabiaz, suntsitu beharrez.
Gogor egin dute Euskaldunak.
Tresna hondagarri izagarrienek heriotza eta sua barraiatu dute Euskaldun Arbolaren inguruan.
Debaldetan.
Aldapa mokoko haritz iharra xutik dago eta, ondoan, haritz gaztea iduzkiz gose, haizeen, arramantzen soinu, pherde eta gohor dago.
Ikaragarri horiek ez ditezke ahantz.
Bainon, zorion eta fidentza indagarriek bihotzak, gogoak bero, pixten, alxatzen dituzte zeren daukan jori hezkurra Gernikako haritzak, zeren ere Euskuarak, bere haizeaz, ari baitu gehiago eta gehiago mundu zoko gehienetara hazi miragarritsu horiek helerazten.
Jenden herrak, jenden apailuek edo kalernak erroz-gara bota dezakete dugun zuhain saindua.
Ez gaiten izi, ez gaiten lotsa.
Zuhaitzarentzat hezkur bat da aski.
Eta Euskualdun lur berexian eraina dago sekulakotz, Jainkoak berrituz, behar den eta den hezkur salbagarri bethierekoa.
Semper'en, Urtharilan.
|