Urkijo' ren Eriotza
Aspaldiko
Gure irakurketak dakitenez 1950'ko Urrillaren 28'n Donostia'n il zan Julio Urkijo jaun (G. B. Euskaldun ikasien artean nork ez zuan izen ori entzun? Urkijo jauna bizkaitarra izanik Donostia'n bizi zan aspaldi. Aundiki jatorrikoa izanagatig euskal liburu apalen maitasuna sortu zitzaion gaztetandik. Aurrezkero bere biotz, adimen, diru ta astia euskera xea ta euskal jakintza gaietan erabili zituan. Eta la noietan ezaguna zan mundua guzian.
1900 urte aldean RIEB aldizkaria, au da: erderaz, Revista Internacional de óstudios Vascos deritzana. Paris'en argitaratzen asi zan. 1918 urtean Eusko Ikaskuntza. Oñati'n ateratzen jarraitu zuten. Ta beti Urkijo jauna zuzendari zualarik. Euskal gai oietan erbesteko jakintsu anitz lankide zitun eta artu-eman oriek aurrerapena aundia egin zioten euskera beste izkerekin aldeatuaz.
Euskal-Akademia (Euskalzaindia) sortu zan ezkero bertako kide nagusietako bat zan; baita ere Academia de la Lengua Española'ko lagun, eta Bonn'eko Uniberdidad'earen "doktor honoris causa". Abar eta abar.
Bere bizian millaka aztertu zituen paper eta agiri zarrak. Liburu ezagunean Los caballeritos de Azcoitia (Un juicio sujeto a revisión) Menéndez eta Pelayo'ren esanen aurka egindakoa degu; ta beste liburu sakoin eta mamitsua Obras vascongadas del Dr. labortano Johanes d'Etcheberri.
Ori aski ez dala beste emaitz ederragoa oraindik utzi digu guziai; ta au da LIBURUTEGI bikain bat. Lzpairik gabe euskal gaiz dan liburutegi aberatsena. Donostia'n edo bientzat Euskalerri barnean geldiko al da Liburutegi ori. Eta ortan gordeko genuke eker onez Urkijo jaunaren oroitzapena.
Ez emen aitatzea Urkijo jauna politika buruz egindako jokua. Gizon zuzentzat geneukagun ta aren iritzia ez bazan gurearen berdiña badakigu gordetzen bakoitzari zor zaion begirapena. Alare esan bearrean gaude karlista izeneko geienak gutxi lagunu ziotela Urkijo'ri euskal jakintza, izate ta eskubideak zaintzen, orain besterik agertu nahi badute ere.
RIEV zalako aldizkariaren lankide, laguntzalle ta arpidedun geienek guretarrak izan zitun. Esate baterako: Campion, Eleizalde, Altube, Gurruchaga, Garate, Irigarai, Barandiaran, Orixe, Kortazar, abar eta abar. Oraindi gehiago: azkeneko aldiz 1934 urten Estatutoa'ren aldezko diputadu izendatu zutenean aitortu diteke Eusko-alderdikoak aren izena aurrera eman zutenak izan zirala. Urkijo jauna batzoki bat baño geiagoatan taxalo tartean artua ikusi gendun.
Beraz Urkijo jaunaren eriotza dala aren korputzaren aurrean txapela kentzen degu bizi zala egiten genion bezela. Ta biotzez eskatzen diogu Jaungoikoari betiko atsena eman dezaiola.
|