L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 12. zkia (1950-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Ichtorio-Michterio—

 

Ganichen makhila

 

Dominique Dufau

 

Euskual-Herriko herri batetan bizi zen, noizbait, zurgin bat deitua Ganich, santsusi bezen alegara. Lan-eginarenkin akhort bazabilan eta era gau-ta egun ostatuz ostatu. Nola egin zezaken bertzela? Ez ote da

 

                Igandearen laguna, aste-lehena?..

                Egun horen biharamuna, aste-artea'

                Kalernatsu, ez lan gostu, aste-zakena?

                Haizetsu, teila harrotzaile, ortzeguna?

                Enbaratsu, leio, athe chehatzaile, artziralea?

                Leneko gogoaz bethea larumbata?

                Bainon, zertako unha?... Akabo da astea!...

 

        Ahatik, eskuetan babak higuin balinbazazkion, ez zen beldur mihia, gogoa higa zazkin. Mintzatzaile ederra, izpiritu zorrotz-dun, guti zagon ichilik, nehork ez zezakion arrazoina hauts. Ez zuen Euzkuaraz parerik. Ezin jasanak zituen erdaldunak.

Aratsalde batez, zaldun arrotz batzuek sartzen dire Ganich zagon ostatuan. Mahain batean jarri, edan behar zutena zerbitzari-ta, batek, irri aire batekin, galde egiten dio ostalerari zer demuntreko mintzaira aditzen zuten—"Euskuara, dio Ganichek bere tokitik"—Irri karkaraz lotzen zaizkio ethori berriak.

        Gure zurgina, asaldatua, urbiltzen zaiota—"Ez eskarnia Euskuara edo ez duzue bidea idekia izanen!"

        Nola arrotz edaleek gehiako eskarnio egite baitzioten, Ganichek, hasarreak ithoa, emaiten dio pausako bat bati. Hunkitu bazue hunkitu zuen... chutitzen dire zaldunak eta denen artean umatzen dute gure gizona. Zaldiz higain-ta ihesari eman ziren.

        Kasaila hori hedatu zen. Zombeit egunen buruan, bertze hain bertze zaldun ethorri ziren ostatu bererat. Ganich han zagon bere afruntua ezin iretsiz, bainon ez lotsatua. Beriz ere arrotz edaleak, balintriaka, Euskualdunen mendratzen hasten dire. Ganich errotzen da, eta ostalera lagun, borrokatze dituzte erdaldunak. Zorigaitzez, hauk gehiago ziren, nagusitu zinzazkioten eta jen bezala jan.

        " Zer da, bada, ausaurtzia hau?, dio Ganichek ostalerari. Zer? Behar ote dugu arrotzen nagusitasuna gure bazterretan ikhusi? Zer nahi lukete?. Gure Euskuara itzali, suntsitu? Ikhusiko dugu aski azkar izanden diren lan tzar horren bururatzeko! Ur-gaitzeko zubi azpian bizi dire Lamina andana bat. Sarri, gau-erditan, heien athera tenorean, aurkituko naiz toki hartan. Hek ere Euskuaraz mintzo dire. Galde eginen diotet laguntza."

        Elizako izkilak hamabiak jotzearekin, Ur-gaitzeko barnetarik hegaldatzen dire Laminak, Ganich han zagon zubiaren gainean. Urbiltzen zaio Laminen buruzagia eta erraiten dio—"Zer ari haiz hor? Nun abila? Zer nahi duk?—Gure zurgiñak ezautarazten diozka bere errenkurak.

        " Ontsak duk, dio Laminak. Hartzak makhila hau. Aski diok behar aldi guziz manatzea: "Jozak". Hik aski erran arte eta nahiko dukan negurian ehoko ditik hire eta Euskualdunen mendratzaile guziak, bakarka ala osteka. Lamina suntsitzen da. Ganich ohartzen da eskuan bazaukala makhil eder bat.

        Biharamunean, egundainon bezala, heldu da bertze zaldun arrotz multzu bat. Ganich han zagon choko batetan makhila sahetsean. Erdal-dunak abiatze dire ozarki Euzkualdunen eskharniatzen. Ez zuten aski irri eta jestu.—" Jozatzik, erasten dio zurginak makhilari"

        Pinpi, panpa, pinpi, panpa!... Makhilattoak zalu barreiatu eta ihesari emanarazi zituela zaldun espantutsuak!!!

        Bai, bainon erdal-dunek ez baitzuten amor eman nahi! Gan ziren Erregearen ganat eta errenkuratu. Erresumako Buruzagieak igortzen du berehala armada oso bat. Ganichek jakin zuelarik urbiltzen ari zirela, soldadoak atheratzen da ostatutik.

        "Jozatzik bortizki, manatzen dio makhilari." —Oi! Zer masakrea! " In nomine santi", armada porrokatua ihesari emaiten da.

        Erregeak, harritua, deitzen du Ganich bere ganat.

        Hi haiz erdal-dunak zampatu eta nere armada chehatu dituen gizona?—Ni naiz, Jauna. —Zer nahi duk bada? —Euskuara bizi dadin  ta goretsia. Ez dain, gahiago, Euskualduna eskharniatua, binon bai lagundua, begiratua. —Oha!

        Bizi gaiten bakhean! Hire nahia neria duk. Euskual-Herria maitiaraziko diat. Eskola handietan Euskuara irakhusia izanen duk."

        Ganich itsuli ze bere herrira. Thunatekeriari ukho egin zion. Lotu zen lanari. Bilakatu zen makhila egile.

        Geroztik, Euskualdun etchetan, itzetik dilidan athearen gibelean edo bertze toki hautatu batetan, ikhusten da makhila Etcheko Jaunaren laguna athera-aldi handi guzietan. Nehork ez dezake izi Euskualduna makhila eskuan.

        Hainitz Errege, Buruzagi, Ministro, Aintzidari ohore handia izan zaiote makhil Euskualdunaz jabetzea.

        Mundu bazter behienetan badabila makhil Euskualduna. Denek goresten dute.

        Laminak eman ziozkan indar eta podorea atzarriko zaizko sekualan Euskuara mehatchatua balitz.

 

                Begiztatua nuen aspaldi mendian,

                Mizpir ondo chuchen bat sasian,

                Haunditzera utzi dut eta harrekila

                Aurten egin dut nere Euskualdun makhila (1)

 

                                (1) Ithurralde.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.