L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<gern1100>— Gernika. 11. zkia (1950-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

—1937-1950—

 

Gernika

 

Urtero, Apirilla'ren 26'n, euskaldunak Gernika'ko kiskailtzeaz oroitzen gero ta egun ontan, an, su ta gar pean il ziran gure errikidetzaz, oroitzapena berritzen degu.

        Gogorapen illun ori biotz-biotzean sartua daukagulako, urte betetze bakoitzean gure barrena lasatzea bearrezko zaigu, ori bai asmo zuzenez eta gure uste onenak agertuaz.

        Gernika'ko kiskailtzea Erri guzientzat ondoren txarrak izan bait ditu. Gizon anker eta gaizto batzuek uste izan zuten Euskal-Erria'n piztu zuten sua bertan itzaliko zala.

        Zer axola zitzaien beste Errialdetako gizasemeai euskaldun batzuek beren etxe, lantegi, iri ta karriketan zeudela erre ta illagatik?... Ez ziran oartu gizarteko legea naiz onerako ta naiz txarrerako alkartasunean dagola. Batzuentzat datorrena goiz ala berant besteentzat ere elduko dala.

        Pazistak besteentzat bakarrik nai zituzten su, odol eta malkoak azkenerako bere gañera erori zaizkie.

        Gure naimen eta asmo guzien ganetik, ordea, justizia dago, Jainkoa'ren zuzentasuna. Onen bide eta goi-argiari jarraitzeko elharrenganako maitasuna erein eta zabaldu bear degu gizonen artean.

        Orregatik Gernika'ko gertaera ura izugarria izan arren ez degu artaz baliatu nai gure artean gorroto ta errak zutitzeko. Kristauak geran aldetik txarkeriak baztertu ta onbidera biurtu ditzagun.

        Gernika'ko zuaitzak gar gorri ta lur gogorrean tinkatuak dauzka erroak baiñan adarrak gurutze itxuran lau aldetara besoak zabaldurik daude.

        Lenago, aritzaren gaiñean zegon gurutzea. Orain aldiz, aritza bera du gurutze. Nai ta nai ez euskaldun guztiok aritz gurutze ortan elkartu bear degu. Or bait dago gure Batasun Zuzen-bide, Goiburu ta Pakea.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.