L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<gern0300>— Guernika (1948-martxoa/maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Gure xedeak

 

Euskaldun gazte bat

 

Batzuen ustekeria

 

Baigira gazte zonbait, eskualdungoaren alde zerbait egingo dugunak, batzuen ustekeria da gure gogoa dela lehen zen bezala Eskual-Herriaren ezartzea.

        Naski choro batzuentzat hartzen gaituzte.

        Ikusten gitutzia? Lehen bezala bezti, lehen bezala oinez bidaiatzen, lehen bezalako moldetan lanean ari !

        Ez, ez dira horiek gure chedeak... Ez dugu burua hortaraino galdu.

 

Lehengotik, bainan ez lehengotu

 

        Lehengotik ba : dantza, josteta, kantu eta olako nahi ditugu.

        Zerendako?

        Hoberik ez baitugu oraikotan kausitzen.

        Heien bazterrerat uztea, eskualdungoaren ukatzea bailitake.

        Gure ithurren agortzerat uztea, auzokoetarat edaterat joaiteko, gure buruaren harrikatzea bailitake.

        Beraz, zer baita on lehengotik, hura atehik, edo berriz har.

        Bainan, ez lehengotu.

        Balinbada orai hoberik...

        Lehengoa ordain oraikotik.

        Otoa hobe zaldi karrosa baino. þ Eletrika hobe, petrola baino.

        Guazen beraz ototik eta eletrikatik, zaldi karrosa eta petrola utzi-eta.

        Lehengotik bai, bainan agertzen bada hoberik, utzi lehengoa eta lot oraikoari.

 

Geroa hauta guhaurrek

 

        Bainan gure ahalak ez ditugu bakarrik higatugo iragan usaien beiratzen edo arrapizten.

        Bertze chederik dugu.

        Gure geroa nahi ginuke aintzinetik begiztatu eta eakualdunki aphailatu.

        Orai dugun Eskual-Herria, ahal bezala aphailatua izan da. Eskualdun begitartea, arrotzkiez desfiguratua du.

        Zerendako?

        Gure aitek, gehienek bederen, edo lazakeriaz edo ez ahalkeriaz, eskual-izaitearen geroaz artharik hartu ez zutelakotz, berdin atzen eskuan ezarri zutelakotz.

        Holakorik ez dugu nahi...

        Eskual-Herriaren geroa gure eskutan hartu nahi dugu.

        Eskual-Herriari eskualdun potreta eman nahi diogu.

        Gure haurrei utziko doitegun ondoriotasuna ez dadiela izan auzoko ithurria, bainan etcheko ithurria.

        Horra gure chedeak !

                                                                       ("Herria", Urtarrilaren 15an).

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.