L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Literatur Gazeta aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<gaze1100>— Literatur Gazeta-11/12 (1989-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Cioran

 

        Gure hurrengo zenbakia "Intolerantziari" dedikatuko diogu. Bertan, arazo honi buruz Cioranek, 1949an idatzi zuen artikuloa argitaratuko dugu. Hortik atera ditugu honako atal hauek.

 

 

«Erahil, jainko baten edo honen oinordekoen izenean bakarrik erahiltzen da: Jainkosa Arrazoiak eragindako gehiegikeriak, edo nazioaren, klasearen, arrazaren ideiagatik eragindakoak; Inkisizioaren edo Erreformaren izenean eragindakoen anaiak dira. Fede-berotasun garaiak odol ekintzaz gainezka daude: Santa Teresak ezin zuen autodafeen garaikidea besterik izan; Lutero, berriz, nekazariekin egin ziren sarraskiena. Mistikoen krisietan, pairatzaileen oihuminak extasiaren oihuminen albotik doaz... pikutak, espetxeak, bañoak, fede baten kerizapean bakarrik irteten dute aurrera, izpiritua betirako kutsatu duen sinesteko beharraren kerizapean. Egia baten, bere egiaren, "jabe" denaren aldamenean, deabrua benetan tipo ziztrina agertzen zaigu».

        «Aski dut norbaiti idealaz, etorkizunaz, filosofiaz, mintzo entzutea, edota ziurtasun doinu batez "gu" esaten ari dela, edo "besteak" —hauen ahoz mintzatzeko asmoz— oles egiten dituela entzutea, norbait hori nire etsaitzat har dezadan. Sasi tirano bat ikusten dut nik horrengan, borrero hurreratua, tiranoak eta borrero iaioak bezain higuingarria den tipo bat».

        «Fanatikoa, ustelgaitza izaten da: ideia batgatik erahiltzeko gauza bada, prest dago, halaber, ideia berberagatik erahila izateko; bi kasuetan, nahiz tiranoa denean nahiz martiria, munstro bat da».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.