L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Literatur Gazeta aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Literatur Gazeta-10 (1988-iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Lau poeta—

 

F. Juaristi

 

Berandu izan baino lehen

 

Gutxi konbentzitzen du asko hitzegiten duenak.

—Pasioa da horretan hizlaririk onena—

Baina okerrago da mutua izatea zuhurra izateagatik.

Gure hutsengatik ikasten dugu

itsasoa nolakoa den ez dakiela ibaitik egur-zati batez abiatzen ez denak.

Hobe dela itomena sentitzea egarria baino.

 

Maitasuna eskuerki bigarren eskuko haragien salerosketa dela,

elkarri ematea ezer aurkitu gabe

desioaren ispiluko zilarrezko bilustasunaz aparte.

%10eko interesetan jarritako musuen zeremonia,

epe jakinean ezarritako fereka ekonomiko eta errentagarria.

—Pasa zaitez Banketxetik,

metalezko arima daukagu bezero onarentzat!—

 

Baliteke maitasunik politena ohostua izatea.

Erremedio pobrea, dena den, beluntzi arinak bezala,

hegoak ezkardaz beteta datozenentzat.

Eta pausorik azkarrena, gau jolastariarena,

egunaren dirdizariei pasatzen uzten diena.

 

Olatu gainean,

alkoolaren gainean, beti zorabiatzen gara,

maitalearen erresaka sentitzen dugu,

hondartzaren erakartze bazterrezina.

Monotoniaren ilbeherak urruntzen duena.

 

Zeren eguneroko maitasunean kale garbitzailearena egiten bait da.

Inuntzia edo erratz-latza pasatzen da,

geroa xahutua, perfumatua iritsi dadin.

—Aurreratu, behin ere falta ez dadin!

Gorde egun batetan biltzeko!

Hauts makula txikienik ere garbituz.

Eta sarez inguratu

kanpokoek bizitzaren pasiloan markarik utz ez dezaten—

 

Beti geratzen dira ordea

ohe azpian (edo gainean)

asperraren frustrazio-aleak,

ondorengo hondamendiaren aztarnak.

—Pasioa publikorik gabe geratzean—

 

Hobe da orduan

zikinkeriak gu jaten uztea,

hondar zaharkituak izan baino lehen

bakardade konpartituen abarrotsen artean.

Itsasuntziak erretzea

lur geldia jo aurretik

eta naufragatzea

atzean ahantziaren ubeldura nabarmentzen dela jakinaren gainean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.