1980ko literatura Nobel Sariaren inbestidura emanaldia
Czeslaw Milosz
euskaratzailea: Eduardo Zabala
Czeslaw Milosz poeta poloniarrak 1980.ean Nobel Saria jaso zuenean gutxi ziren bera nor zen Euskal Herrian zekitenak. Gaur ere Europako poetarik onenetakoa izanarren ez da gure artean lehen baino ezagunago. Orain euskaratuta azaltzen dugun honek argitu dezake agian poeta poloniar honen nondik norakoa, bere pentsakera, bere disidentziaren iturria. Miloszek bertan argitzen du poesiarenganako duen maitasuna.
Nere presentzia hemen, taulatu honetan, eratu behar zukeen behin betiko argudio bat bizitzaren utegabekotasun konplexu miresgarri eta zerutarra erreibindikatzen duten guztientzat. Nere eskola urteetan zehar, irakurtzen nituen Varsovian argitaratzen zen «Nobel Sarien Liburutegia» deituriko kolekzio batetako liburuak. Gogoan dauzkat oraindik, letra mota eta paperaren kolorea. Barruntatzen nuen orduan, Nobel Sariarekin sariztatukoak idazleak zirela, hau da, luzaroan eta prosan idazlan luzeak izkiriatzen zituztenak, eta, nahiz eta jakin beraien artean poetak ba zirela ere, ideia berberari amore ematen nion. Gauza da, 1930ean nere lehen poemak «Alma Mater Vilnensis» unibertsital aldizkarian argitaratu zirenean, ez nuela inondik inora idazle tituloarekin onetsia izaterik espero. Azkozaz geroago ere, bakardadea aukeratzerakoan eta polonieraz poemak idaztearen betebehar arraro horri eman nintzenean, are Frantzian edo Iparamerikan bizitzen, saiatu nintzen mantentzen poetaren nolabaiteko ideial imajina, zeinek ospea lortu nahi baldin badu ere, bakarrik famatua izan nahi du jaiotako herri eta hirian.
Nere haurtzaroan irakurritako Nobelarekin saritua izan zen idazleetariko batek, ein handi batean itzala izan zuen, zihur nago nere poesiarekiko zirraretan.
Selma Lagerlöf-etaz ari naiz. Nils-enen «Bentura zoragarrietan», suhartu ninduen liburu batek, heroiak Lurra goihegazten du eta behatzen du urrutira, goitik, baina gai da era berean berarengan xehetasun niminoena ikusteko, betetzen horrela nik poetaren bokazio metafora gisa proposatu nahi nindukeen funtzio bikoitz bat. Berantago aurkitu nuen antzeko metafora bat Maciej Sarbewsky, XVII. mendeko poeta baten oda latindar batetan, garai batean Europa guzian Kasimiro izen artistikoarekin ezaguna izan zena. Vilnako Unibertsitatean poetika irakasten zuen. Aipatzen ditudan odak, kondatzen du bere bidaia Pegasoaren bizkarretan, Vilnatik Bruselasera, non bere lagun poetak bisitatzera dihoan. Nils-ek bezala, Sarbewskyk behatzen du bere urratsean, errekak, aintzirak, basoak, hau da, bere oinetara zabaltzen den paisaiaren geografia oro, urrun eta konkretu, era berean. Hauek ziratekeen, nere ikuspuntutik poetaren bi kualitaeak: ikusteko irrika eta ikusitakoaren deskribatze nahia.
Eta hala ere, nik bezala usten duenak poesia «Ikustean eta deskribatzean» datzala muinean, jakin behar zuen baita guda neketsu bati bide eman diola modernitatearen aurka, liluratua aldiz, hizkuntza poetiko konkretu baten teoria mugiezinengatik.
Poeta bat, neurri handi batean bere ama hizkuntzan idatzi zuten aurreko belaunaldien menpe dago; bera baino lehen izandakoek landutako formen eta estiloen gordelari da. Era berean, hala ere, aurresentitzen du betiko espresio moldeak ez direla egokitzen nahi izango zuen bezain bat bere esperientzia propioari. Beraiei makurtzen bada, barne-ahots bat entzuten du oharterazten diolarik mozorroen eta maskararen kontra. Baina aldiz, errebelatzen bada, erortzen da elkarren segidan gaurko abanguardia mugimen denborakideen menpean. Eta noski! Aski da argitaratzearekin lehen poema liburu bat, uler dezan oso nekez ihes egin ahal izango duela barreiatu dioten tranpatik. Zeren, tinta lehortu berria den bezain laster, hain bitxi ikusten zuen lan hura, agertzen zaio bapatean beste baten estiloz kutsaturik. Era bakarra, orduan baretzeko alhadura ilun hori, bilakerari jarraitzen eta bigarren liburu bat argitaratzean dago, zeinek ez du egingo barren zimiko berbera ekoiztea baizik, eta horrela behin eta berriro etengabeko ehiza horretan.
Eta baliteke, bere ondoren liburuak eta liburuak uzten dihoan bezala, sugearen azal lehorrak balira lez, iraganean egindako guztiaren ihes etengabean, poeta honek jasotzea Nobel Saria. Zertan datza bultzakada enigmatiko hori, ez diona baieztatzen inoiz, pausatzen bukatuan, egindakoan? Errealitatearen bilaketa baizik ez dela uste dut nik. Eta hitz horri bere zentzu lau eta solemnea ematen diot, azken mendetako debate filosofikoekin zer ikusirik ez duen zentzu bat. Mintzo naizen errealitatea, Nils-ek hegaz bere antzarrean, eta bere zamalkaduratik oda latindarraren egileak ikusten duen lur berbera da. Dudarik gabe, lur hori esistitzen da, eta inolako deskripzioak agor ditzake bere aberastasunak. Gisa honetako baiezpenak esan nahi du deuseztea aldez aurretik, egun, sarritan formulatzen den galdera bat: Zer da errealitatea?, zeren Ponzio Pilatosek egin zuen berbera da: Zer da egia? Elkarren kontrako pareen artean etengabeki erabiltzen ditugun bizitza-hiltzea oposaketak hainbeste garrantzi badu, ez zitzaion gutxiago eman behar egia eta gezurra, errealitatea eta ilusio pareei.
Simone Weilek, zeinen lanarekin beti zorrean egongo naiz, zera dio: «urruntasuna borondatearen arima da». Hala ere aldenduta mantentzea ezinezkoa da ia beti. Ni Europako seme bat naiz, nere poema baten izenburuak baieztatzen duen bezala, baina dudarik gabe baiezpen garratz eta sarkastiko bat da. Baita ere «Beste Europa» deituriko liburu autobiografiko baten egilea naiz, zeren zihurra, bi Europa esistitzen direla da, eta gertatzen da gu, bigarrenaren biztanleok, XX. mendeko «ilunben bihotzera» jeistera behartuak izan garela. Ez nuke jakingo nola mintza poesiataz berba orokorretan.
Egingo dut, beraz, zertzelada orokorrekin erlazionatuz: Gaur egun eta perspektiba zabalago batetik gai gara bereizteko gertakizunen marka mugatzaileak ezen bere irispide txikitzaileagatik gainditu zituzten ezagutzen ditugun berezko hondamen guztiak, baina poesia, nerea eta nere denborakideena, ohizko edo abanguardia estilokoa, ez zegoen prestatua lazeria haiei aurre egiteko. Itsuen pare, bidea urratzen gindoazen haien artean, espirituak egun haietan bere buruari ziria sartzen zion tentazio guztiei ageriak.
Ez da erreza bereiztea errealitate eta ilusio artean, batipat, norbera gurea bezalako garai batetan bizi denean, zeina karakterizatzen da duela bi mende euroasiar kontinentearen penintsula txiki batetan hasitako zalaparta handiengatik, gutxienez ezartzeko planeta guztian eta bere biztanle bakoitzean zientzia eta teknologiarekiko kultu lehiatia. Ez zen erreza ere eustea Europako zona haietan asaltatzen gintuzten anizkun zirikada intelektualei, non gizonenganako menerapen ideia endakatzaileak, naturarekiko endakatze ideien antzekoak, zeramaten iraultza eta guduzko parozismoetara, fisiko zein moralki suntsiturako milioika giza bizien lepotik.
Hala ere, gure lorpen preziatuena ez zen izan bere tankera ukigarrienean kontaktuan jarri ginen ideia haien onartzea, baizik eta begirune eta ezagutza barne-banaketatik pertsonei babesten eta tyraniatik makurtzera gordetzen dien guzti horrekiko.
Horregatik konkretuki, bizikera mota batzuk eta instituzio konkretu batzuk indar gaizkileen abiapuntuan bilakatu ziren, eta partikularki, berez, pertsonen artean esistitzen diren loturarenak, beraiengatik, eta sendia, erlijioa, hauzatasuna eta heredentzia arruntegatik mantenduak; beste hitz batzutan, gizateria nahaspilatu eta ilojiko guzti hori, hain sarritan irrigarritzat jotzen dena bere joera erlijiosoak eta leialtasunak direla medio.
Herrialde askotan, civitas-en ohizko loturak meneratuak izan ziren pausuz-pausuko degradapenera, era berean bere biztanleei eranzten zitzaizkielarik, heurok beraiek, bere heredentzia kulturalaz ohartzera iristen ez zirelarik. Ez zen gauza bera gertatu, hala ere, bapatean arrisku gogorraren situazio baten ondorioz, lotura haien bizi eta babesle garrantzia berez errebelatu zen zonaldetan. Hau izan zen nere jaioterriaren kasua. Eta ez nuke nahi, gaur bezalako egun batean, gure Europako partean nere lagunek eta nik jaso genituen dohainak aipatu gabe uztea, eta gogoratzerakoan, laudorio kantu bat botatzea.
Miresgarria da herri txiki batean jaio izatea, non Natura giza eskalan agertzen zitzaigun, eta non hizkuntza ezberdinak eta kultu erlijiosoak mendetan zehar denbora berean izan ziren. Nere gogoan daramat Lituania, legenda mitolojikoen eta poesiaren herri bat. Nere sendia, XVI. mendean jada, poloniarrez mintzo zen, hala nola beste sendi asko suedieraz mintzo ziren Finlandian, eta ingelesez Irlandan; hortaz, hortaz, poeta poloniar bat naiz eta ez lituaniarra. Baina Lituaniako paisaiak eta bere espirituak seguruaski inoiz ez ninduten utzi. Zoragarria da, txikitan liturgia latindarraren hitzak entzutea, Ovidio itzultzea eskolan, eta dogma eta apologetika katolikoarekin bat datorren hezkuntza on bat hartzea. Patuak, Vilna bezalako hiri baten oinharrizko eta unibertsital ikasketak egiteko eskeini zidan aukera, bedeinkapen bat bezala sentitzen dut. Hiri arraro bat, arkitektura barrokoa, ipar basoetara birlandatua, bere historia harri bakoitzean inprimatua aurkitzen delarik, berrogei eliza katoliko eta hainbat sinagogako hiri bat. Aspaldiko egun haietan, judutarrek iparraldeko Jerusalen deitzen zioten. Berantago, bakarrik, Estatu Batuetan irakasten hasi nintzenean, ohartu nintzen zein eineraino blaitu nengoen gure unibertsitate zaharraren ikasketaz, buruz ikasitako erromar Derechoko formulismoetaz, bere berezitasun espezifikoengatik iparramerikar gazteei hainbeste harritzen zien aintzinako Poloniaren historia eta literaturataz, hots: anarkia bihozbera bat, zentzu komunitario bat, humore kontziliatzaile bat, eta botere zentralistarekiko mesfindantza oso eta absolutua.
Inguru horretan hezitako poeta batek kontenplazioaren bidez aurkitu behar zuen, agian errealitatea. Ezer ez litzaioke bain garestia izan behar, komunitate monastiko batetako bizitza bezala, bere kideen presio eta eskakizun lehiatietatik at, klausura gelaska batetako isiltasunean eta ezkilen jotzeari adi soilik. Liburu batenbatek bere lanerako mahaian toki preferente bat bete behar izan balu, gauza dibinoen helezin tasunetaz, hau da, esseetaz mintzo diren hura edo izango zen.
Baina, bapatean, berak ezer egin baino lehen, guzti hau harrapatu diote, honela, historiaren deabrutar gertakizunengatik, odol egarrizko jainko baten marka hartzen duena.
Bere hegadan poetak so egin zuen Lurra, amildegitik kexatzen da urrikalgarriro eta dagoeneko, ez du uzten beha diezaion goitik. Kontraesan solugaitz bat sortzen da orduan, izugarri eta erreala, ez egunez ez gauez ez diola pakerik ematen ispirituari: akzioaren eta izatearen arteko hura da, edo nahi ba da, beste maila baten, arte eta elkartasunaren artekoa gure gizakideekin. Errealitateak oihuztatzen du izen bategatik, izendatua izan nahi du, baina pairaezinezkoa da eta, berarekin kontaktoan jartzen ba gara, oso gertu agertzen ba da, poetaren ezpainik ez dira gai ezta kexu bat ahozkatzeko: arteak frogatzen du horrela, bere gutiagotasuna akzioarekiko. Hala ere, errealitatea besarkatzea, gordea gerta dadin, are bere nahasmen, onaren edo txarraren, etsipenaren edo itxaropenarengan, ez da guztiz ezinezkoa, baldin ba dakigu aldentzea punttu bat, gai ba gara bere gainetik aupatzeko, baina hau, era berean, traizio hilkor bat bezala agertzen zaigu.
Era honetakoa zen genozidioaren hilketagatik kirastua dagoen lur batetako poetengatik abestua eta XX. mendeak sortutako iskanbila guztien gunean gordeta zegoen kontraesana. Eta zer pentsatzen du orain haietariko batek, beste askok bezala poema sorta bat idatzi zuena, gogoan mantendu direlarik urte hoien testigantza fidel bezala? Uste dut poema horiek kontraesan mingarri batetik jaio zirela eta burutua izateko gai izan nahi nukeela nahiz eta inoiz idatziak ez izan.
Herbestean diren poeta guztien patroi santua, hark zeinek bisitatu zituen bere hiri eta probintziak, Dante izaten jarraitzen du. Baina, zenbat handitu den Florentzien kopurua! Poetaren atzerriratzea gaurkoz nahiko gertu den aurkikuntza baten ariketa da, zeinengatik jakin, badakigu, boterearen jabe den edonorrek ba dituela baita beharrezko tramankulu guztiak hizkuntza meneratzeko, eta ez bakarrik zentzura dela medio, baizik eta, gehienbat, hitzen esannahia aldatuaz. Ematen da orduan, gertakizun bitxi bat, zeinean gizatalde gatibu baten hizkuntzak bereganatzen ditu nolabaiteko ohitura iraunkorrak; errealitateko zonalde osoak esistitzeari uzten diote izenik ez dutelako sinpleki. Aztertu behar litzateke ea «l'ecriture» bezalako teoria literario batzuen artean, hizkuntzarena bere burua elikatzen, eta Estatu totalitarioaren bilakaera, lotura sekretuak esistitzen diren edo ez.
Edonola, gauza da ez dagoela pisuzko arrazoirik Estatuak onar ez dezan prosa eta poesi experimentalaren sortzean datzan ekintza bat, beti erreferentzia autonomoak bezala sortuak izan badira, bere mugen barnean sartuak. Bakarrik suposatzen badugu poeta dela indibiduo bat borrokatzen duela etengabeki askatzeagatik utzitako estiloetatik errealitatearen bila, bakarrik horrela arriskutsua irudituko zaigu. Hortaz, izendatzeko tentazioa, hazkura zori baten antzeko, beste zerbaiten pentsatzea eragozten dion zerbaitetan bihurtzen da. Horregatik poetak barne edo kanpo atzerriratzea aukeratzen du. Ezin nuke baieztatu, hala ere, bere motibazioak errealitatearenganako interes batetara mugatzen direla soilik. Eman daiteke baita ere berataz askatzeko nahiaren kasua, eta beste toki batean, bereak ez diren herrialdeetan, beste itxasoen aurrean, berreskuratu, une labur batzutan gutxienez, bere benetazko bokazioa, Izakiaren behaketarena baizik ez dena.
Delako itxaropen hori lilurazkoa da «beste Europatik» datozenentzat; aurkitzen diren edozein lekutan, egiaztatuko dute zenbat isladatzen dieten bere ingurumari berritik, beraien esperientziek, zera hori itsumen eraberrituaren iturri bihurtzen delarik. Gure planeta, gero eta txikiagoa, komunikazio ugalketa harrigarria dela eta, edozein definiziotatik aldentzen den prozedura baten lekuko da, eta gogoratzeari uko egiteagatik karakterizatzen da. Seguruaski, joan ziren mendetako pertsona ez eskolatuak, hau da, gizateriaren gehiengo neurtazinezkoak, gutxi edo ia ezer ez zekiten bere herrialde eta kulturen historiari buruz. Gaurko analfabetoentzat, zeintzuk, aldiz, badakite irakurtzen eta idazten, eta gainera eskola eta unibertsitatean irakasten dute, historia zerbait ezaguna da, baina nahaste arraro batetan murgildua. Horrela, Molière Napoleonen garaikide bihurtzen da eta Voltaire Leninen garaikide. Bestalde, azken hamarkaden gertakizunak hain garrantzi erabakiorkoak, ezen bere ezagueran edo ezjakitean datza gizateriaren geroa, oharkabeak igarotzen dira, zurbiltzen eta itsaspen guztia galtzen dute, Nietzcheren aurresana nihilismo Europearrari buruz, hemen, aurkituko balitz lez bere hitzez hitzezko egitea. «Nihilista baten begia» idazten zuen 1887an, ez da fido bere oroitzapenetaz; bere hostoak gal eta hil daitezen uzten du, eta buruarekin egiten ez duena, gizateriaren iragan guztiarekin ere ez du egiten. Hiltzen uzten du. Gure aroak ez du mantentzen gerotik, baizik eta gogo arruntaren eta on eta txarraren perzepzio oinharrizkoenaren kontrako fikzioak. Los Angeles-etako Times egunkariak duela gutxi baieztatzen zuen bezala, Holokaustoaren egitasuna ezeztatzen eta judutarraren asmakizun bati leporatzen dieten hizkuntza batzutan eginiko liburuen kopurua ehunkada gainditzen dute.
Gisa horretako eldarnioa egiteko gai ba gara, zergatik izan behar zen gertagaitz gogoaren galera orokorra ispirituaren egoera iraunkorra bezala? Eta beharbada ez da izango hau arrisku askoz handiagoa ingenieria genetikoa edo ingurugiroaren degradazioa baino? «Beste Europako» poetarentzat. Holokausto izenez ezagun diren gertakizunak denboran hain errealitate gertu bat da, ez duela bere gogotik ezabatzea lortzen, ez badu agian, Daviden Salmoen itzulpenari ekiten. Somatzen du, beraz, atsekabe handia egiaztatzen duenean Holokausto hitzaren esannahiak elkarren ondoko aldaketak jasan dituela; gogorrena, hitza, judutarren historiarena izatea exklusiboki, hildako mordoen artean kontatu ez bait lira lez, baita, milioika poloniar, errusiar, ukraniar eta nazionalitate guztietako atxilotuak. Nahigabetua sentizen da zeren antzematen du zera honetan, hain urrun ez dagoen gero bat, non historia telebistak esaten duenari mugatuko da, bitartean, egia konplexuegi izateagatik artxiboetara baztertzen delarik edo ta guztiz ezereztatzen. Beste egiteak, berarentzat guztiz gertuak gainera, nahiz eta Sartaldeko herrialdeentzat urrunak H.G. Wells ek bere «Denboraren Makinan» aurkezten duen mundu ikuspegia itxuradun bezala mantentzera darama: Lurra, argiaren ume tribu bategatik jendeztatua, axolagabeak, oroimenez biluztuak, eta hori dela eta, historiaz, defentsarik gabe aurre egiteko lurpeko haitzuloen egoileei, ilunpetako ume gizajaleei. Sartuak gauden bezala aldaketa teknolojikoaren mugimenduan, zuritu dugu gure planetaren batasuna, ekintzaren menpe dagoela eta gehiegizko garrantzi bat ematen diogula komunitate internazionalaren nozioari. Honekin ez dut esan nahi Nazioen Liga eta Nazio Batuak sortuak izan ziren egunek ez dutela merezi betetzerik toki bat gure oroimenean, baina zoritxarrez, data haiek ez daukate zentzurik konparatzean urtero, gizatalde guztiarentzat dolu egun bat bezala bete behar litzatekeen beste data batekin, eta nahiz eta hori belaunaldi gazteentzat ia ezezaguna dena. 1939ko Abuztuaren 21etaz ari naiz. Bi diktadorek sinatzen zuten egun hartan akordio bat, non barne ematen zen klausula sekretu bat zeinaren ondorioz aldameneko zenbait herrialde banatu behar zituzten, ordurarte hiriburu, gobernu eta parlamentu propioen jabe zirenak. Itun hark, ez zuen guda itzel bat askatu soilik, baizik eta gainera berrindartu zuen hastapen kolonialista, zeinaren arabera nazioak ez dira komertzia daitezkeen ganadua, baizik eta bere garaiko jabeen gogoaren guztiz menpekoak. Bere mugak, bere autodeterminazio eskubidea, bere pasaporteak esistitzeari utzi zioten. Eta harridura zio izaten jarraitzen du zera honek egun, eta mintzatzerakoan nola hastapen hori diktadoreengatik indarrean jarri zen, dela berrogei urte jada, ia abotsa altsatu gabe egitea, xuxurlo batetan eta adieraztera emanez hatzarekin espainetan, ez dela libreki hitz egin daitekeen gai bat. Giza eskubideen aurkako hilketak, inoiz aitortuak eta are gutxiago publikoki salatuak, pozoin eraginkor bat osatzen dute, nazio arteko harreman lagungarri bateko aukera apurtzen duena.
Poesia poloniarraren antologiek, Wladislaw Sebyla eta Lech Piwowar, nere bi lagunen poemak barne ematen dituzte, eta beraien hiltze data: 1940. Baina, nahiz eta taiugabe iruditu eta gehiago kontuan izaten orok Polonian egia ezagutzen dutela, antologia horiearik batek ere ez du ematen hil zirenen zertzeladaren berririk. Bere zortea ez zen ezberdina izan, garai hartako Hitlerren gaizkidearen konzentrazio kanpoetara aldatuak eta ereitsitako milaka ofizial poloniar batzuena, eta bata eta bestea atsedentzen dira orain hobi komun batean. Eta beharbada, Sartaldeko belaunaldi gazteek, historia gutxi ikasi arren, ez zuten jakin behar, 1944ean, berrehun mila pertsona hilak izan zirela Varsovian, Stalin eta Hitlerrengatik guztiz birrindua izatera epaitua izan zen hirian. Bi diktadore genozidak dela asko ez dira esistitzen, eta hala ere, nork daki ez ote zuten lortu bere ejerzitoek baino garaipen iraunkorragoak. Paktu Atlantiarra arren, printzipioa, zeinaren arabera, nazioak elkar trukatzeko objetuak dira, ez direnean karta edo dado joko baten fitxak, baieztatua izan da Europa bi zatitan banatzeagatik. Eta Estatu Baltikoen egonezak Nazio Batuen erakundean, diktatzaileen legatu iraunkor bat osatzen du. Bigarren guda mundialaren aurretik, hiru Estatu hauek Nazio Ligaren partaideak ziren, baina Europaren mapatik desagertu ziren 1939ko akordioaren ezkutuzko klausula zela eta.
Barkatuko nazazuelakoan nago, kitzikatzeagatik historian, zauri batetan bezala. Baina gai hau ez da nere «errealitate» hitzari buruzko erreflexioari guztiz besteren, gaizki erabilia sarritan, baina estimaren merezigarria. Gizateriaren aienea, Tucidides-en irakurtzen ditugunak baino itun zitalagoak, astigar hostoaren itxura, egunsentia eta ilunabarrak ozeanoarengan, kausa eta efektoen kateatzea oro, Historia edo Natura deitzen ba diegu ere zuzentzen dira, horrela uste dut nik behintzat, beste errealitateruntz, ezkutua eta sartezina, baina erakarketa indartsua ekoizteko gai, zeinean datza arte eta zientzia ororen indar bultzatzaile oinharrizkoa.
Litekeena da zaurien oroimena baizik ez izatea. Horrela dio Bibliak gutxienez, Israel herriaren atsekabea kondatzen digun liburuak. Liburu honek baimendu zuen luzaroan nazio europearrak iraupenaren zentzua gorde zezaten, gaur hain modan dagoen historikotasun berbarekin nahastu behar ez den hitz bat. Nene herritik at, bizi izan naizen 30 urtetan zehar, beti uste izan dut nere kide Sartaldetarrak bai idazleak zein literatur irakasleak izan baino burupe gehiagorekin gozatu dudala, eta hori gertakizun ezberdinak gertuak edo iraganak, nere buruan itxura xehe bat ezin hobeki delineatua hartzen zutelako. Baina Sartaldetar publikoak ere, Polonian, Txekoslobakian edo Hungarian idatzitako poemak edo elaberriak, edo hauetariko berri baten eginiko pelikulak epaitu behar direnean, somatzen du seguruaski, kontzientzi zori zorrotz bat, zentzurak inposaturiko mugez aurkako etengabeko borrokan.
Duela minutu batzuk, adierazten nuen nere gogoa bukaera emateko poetaren aldentze beharrak bere kideenganako elkartasun sentimendutik kontrajartzen duen kontradikzioari. Hala ere, lur gaineko hegada hartzen badugu poetaren bokazioaren metafora bezala, ez da zaila ohartzea, baita hemen ere kontraesan mota bat dagoela barnean, poeta historiaren iruzurretatik erlatiboki askatua aurkitzen den garaietan barne ere. Zeren nola egon «gainetik» eta era berean ikuztatu lurra bere xehetasun orotan? Baina horrela ere, kontrakoen balantza kolokan, nolabaiteko oreka lor daiteke denboraren etengabeko jariorengatik sartutako urruntasunari ezker. «Ikusteak», ez du adierazten begi bistan zerbait izatea soilik, baizik eta adieraz dezake oroimenean mantentzea zerbait. «Ikusteak eta deskribatzeak», imajinazioan berreraikitzea adieraz dezakete baita. Lortutako distantziak, denboraren misterioari ezker, ez du derrigorrez aldatu behar, gertakizunak, paisaiak, giza arteak, itzal gero eta zurbilen nahaste batetan. Aitzitik, egunaren argira erakus ditzake, horrela gertakizun bakoitza, data bakoitza, esanguratsua izatera pasa dadin eta iraun dezan giza handikeri eta gaiztakeriaren betiko oroimen batek bezala. Bizirik dauden hoiek, jasotzen dute agindu bat betirako isiltasunean datzatenetatik. Bere betebeharra beteko dute, bakarrik egite konkretuak berreraikitzen saiatzen ba dira, gertatu ziren bezala, askatuaz horrela iragana fikzio eta legendetatik.
Oroimena da, beraz, gure indarra; bere buruarengan artekatzen den hitzaldi batetik babesten gaitu, hala nola huntzak, zuhaitz enborraren edo hormaren gainean euskarri aurkitzen ez duenean.
Biek orduan, Lurra goitik ikusia betiko paurko batetan, eta berreskuratutako denbora batetan irauten duen Lurra, poesiaren objetua osatu beharko dute.