Arestiren oroitzapenean
Felipe Juaristi
Hamar urte Gabriel Aresti hil zela. Fetxa bat gehiago gure debozionarioko. Aurten ospatzen bait da Victor Hugoren mendeurrena, Ernest Bloch-en urteurrena eta Barojarena. Literatura ezagutzeko forma berria agian, hildakoak oroituz, biziak, literatur-lanak baztertuz.
BIZKAITARRA poema liburua argitaratzen duenean, 1959.ean hurbiltzen hasten da inguratzen duen errealitatera. Bizkaiera hartuko du hizkuntza bezala, aurreroko esperimentoak alde batetara utzirik.
MALDAN BEHERA, urte berean argitaratua, da seguruaski gutxien ulertua izan den liburua. Sinbolikoa, Thomas Eliot-en itzala batean baino gehiagotan agertzen da. Lan berritzailea, bai egituraz bai formaz.
1984.ean HARRI ETA HERRI argitaratzen du, Miguel Hernandez-ek esaten zuena, «Vascos de piedra blindada» baieztatuz. Errealitate sozialarekin bat egiten duen liburua izango da, idatziz emango du Agustin Ibarrola, Oteiza-k harrien bidez landuko dutena, herri baten kontzientzia. Aro berri bat zabaltzen du. Celaya, Otero, Nerudari eskuminak eman ondoren.
Harrez gero harria izango da Euskal Herriaren imajina, pegatinetan eta guzti ikusiko duguna. Gai antzeko liburuek segitzen diote. 1967.ean EUSKAL HARRIA. 1970.ean HARRIZKO HERRI HAU. Eta azkenean AZKEN HARRIA 1970.ean.
Bost urte beranduago hilko da, gaitz batez. Lagun talde bat besterik ez du ondoan izango. Beste euskaldunengandik politika ikuspegiak bereiztu zuen heriotz momentuan ere.
|