L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-11 (1994-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Kritikoak

 

Roberto Garziarena

 

«Aholkua eman zure kritikoei zuhurrago eta inteligenteago izan daitezen», idatzi zion alemaniar konpositore gazte batek musika alclizkari batetako zuzendariari, bertan kritikatua izan eta gero, «zeren eta konpositore gazte bat baino gehiago, agian lan handiak egiteko gauza dena, beldurtu egin bailiteke». Autorea Ludwig van Beethoven zen eta artista gehienek aurkako periodismoari buruz edukitzen duten iritzia luzatzen zuen bertan.

        Kritikoak, arbitro estetikoa den partetik, ez dauka, nik uste, inolako eginbehar sozial egokirik, inolako kriterio justifikagarririk bere juzku subjetiboak oinarritzeko eta, kontrakoaren aurrefroga historikoak eduki arren, ez dauka legez inolako argumentu konbentzigarririk berauek defendatzeko.

        Kritikoa defenda daiteke propagandista bezala, Jacques Ellulen terminoaren definizio zabala gureganatuz eta zerbitzatzen duen gizartearen naturaren arabera beti ere.

        Errazago litzateke kritikoa kontsumitzaileen defensore bezala berdefinitzea. Litekeena da, dudarik gabe, zientzia metoduak erabiliaz, Nathan Milsteinen entonazioaren agudezia neurtzea, Alexis Weissenbergen eskala pasarteen zehaztasun erritmikoa, Richard Straussen seigarren-laugarren akordearen maiztasuna. Gogora ekarri ahal dugu gainera ordenadore programatzaileek osatzen ahal dutela, eta osatu egiten dutela, inprezisioa, desoreka, desberdintasuna giza diskrezioaren elementuak gainjarriaz eta ez giza erroreak, eta honen ondorioz, Milstein, Weissenberg edo Richard Strauss-i buruz egin daitezkeen deklarazioak ez lirateke balore juzkuak izango.

        Onuragarri litzateke, hargatik, kritikoa datu biltzaile bezala berrasmatu ahal izatea, mugatua deklarazio objetiboak egitera eta animatua bere burua erredimitzera gizartean, zeinetan, Beethovenek ia bi mende direla esan bezala, influentzia moralki nahastatzailea eta estetikoki suntsitzailea besterik ez duen izan.

The Canadian-etik, Otsailak 26, 1977.
Glenn Could, Escritos Críticos, Turner Música

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.